2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FITERO
Lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzea
Udalak, 2013ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:
Lehenbizikoa.–Erabakitzea 1. eranskinean agertzen den langilearen sarrera Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, adierazirik betetzen duen lanpostua, maila, antzinatasuna eta gradua.
Bigarrena.–Estatutuan sartutako langileak segituko du orain arte aplikatzen zitzaion sistemarekin gizarte segurantzari eta aurreikuspen sozialei dagokienez, eta orobat segituko orain arte betetzen zuen lanpostuari atxikirik.
Hirugarrena.–Aplikatzeko zaizkion ordainsariak izanen dira Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuan eta hura garatzen duten xedapenetan funtzionarioendako ezartzen direnak.
Laugarrena.–Sarrera egiazki gertatzen deneko data da 2013ko ekainaren 30a.
Borzgarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, 1. eranskinaren arabera.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko Foru Legearen 6.2. artikuluan aurreikusia bete beharrez.
Fiteron, 2013ko azaroaren 27an.–Alkatea, Francisco Javier Yanguas Fernandez.
1. eranskina
Izena: Carmen M.ª Yanguas Garraleta. Lanpostua: turismo teknikaria. Maila: B. Antzinatasuna: 2005/1/3. Gradua: 1.
Iragarkiaren kodea: L1316633