2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUENIGO
Aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena.
2013ko ekitaldia
Cintruenigoko Udalak, 2013ko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.
Cintruenigon, 2013ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1317036