237. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2013ko abuztuaren 2an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen Kontzejuaren ordenantzan. Hura 2013ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 19an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berriobeitin, 2013ko azaroaren 19an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Díaz Rodríguez.

Aldaketa ordenantzan

a) Ordenantzaren 21 artikulua: “Aprobetxamendua erabiltzeko epea 8 urtekoa izanen da. Urte anitzeko laborantzak badira, eta Berriobeitiko Kontzejuak baimena ematen badu, epe hori laborantzaren balio bizitzaren arabera luzatzen ahalko da.”

21. artikulua honela idatzita geldituko da: “Aprobetxamendua erabiltzeko epea 15 urtekoa izanen da. Dena den, epe hori murrizten ahalko da Udalak ezinbertzeko beharra badu; horrela bada, ukituriko partikularrari kalte-ordaina ordainduko zaio, adituaren txosten ofizialaren bidez zehazten den zenbatekoa emanda.

Ohiz kanpoko kasuetan eta Kontzejuak erabakia hartu ondoan, artikulu honetan aurreikusiriko esleipenaren epea luzatzen ahalko da”.

b) 29 eta 33. artikuluak beren horretan utzi dira idatzirik.

c) Ordenantzaren 44. artikulua: “Esleipena 8 urterako izanen da”.

44. artikulua honela gelditu da idatzirik: “Esleipena 10 urterako izanen da”.

Iragarkiaren kodea: L1316687