2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
9., 10. eta 11. aldaketak 2013ko aurrekontuan.
Hasierako onespena
Berbintzanako Udalak, 2013ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2013ko aurrekontuan 9, 10 eta 11. aldaketak egiteko espedienteak; gastuak dira, diru-sarrera berrien bidez finantzatzekoak. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan aurreikusitakoari buruz 214. artikuluan ezartzen denari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, interesdunek hura aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Berbintzanan, 2013ko azaroaren 28an.–Alkatea, Francisco Javier Terés Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1316754