2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
2018ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena
Agoizko Udalak, 2017ko abenduaren 20an egin bilkuran, besteak beste erabaki zuen onestea 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa Udalerako, Musika Eskolaren Patronaturako eta Kanpondoa SL sozietate publikorako.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espediente horiek jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.
Agoitzen, 2017ko abenduaren 20an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1714839