2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
Aldaketa Udal hilerriaren ordenantzan. Behin betiko onespena
Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2013ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batez onestea Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Onespenaren erabakia 2013ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 17an, argitaratu ondoan eta Udalaren iragarki oholean ikusgai egon ondoan, jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.
13. artikulua. Azken lerroaldea: Hilarriak lerro-lerro kokatuko dira eta gehienez ere neurri hauek izanen dituzte:
Oina: Garaiera: 30 cm. Zabalera: 0,75 m. Luzera: 1,90 m.
Gurutzea edo hilarri zuta: 1,40 m.
Bargotan, 2013ko azaroaren 25ean.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Pablo LLorens García.
Iragarkiaren kodea: L1316668