1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1537/2013 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa errektoreordeak emana. Haren bidez “TeraSCREEN. Multifrecuency multi-mode Terahertz screening for border checks” ikerketa proiektua garatzeko ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaprobetarako deia egiten da.
Ramón Gonzalo García jaunak, Unibertsitateko katedradunak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Sailari atxikiak eta “TeraSCREEN. Multifrecuency multi-mode Terahertz screening for border checks” Ikerketa Proiektuaren arduradunak, “Proiektuko laguntzaile” gisa, proiektu hori garatzeko ikertzaileak kontratatzeko hautaprobetarako deia egiteko eskatzen du.
Ikusirik Langileen Kudeaketa Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2013ko urtarrilaren 22ko 66/2013 Ebazpenaren (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2013ko urtarrillaren 30a) bidez eskualdatu dizkidan eskumenak erabiliz, zeinak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetako 40. artikuluan oinarritzen baitira,
EBATZI DUT:
Lehena. Hautaprobetarako deia egitea “TeraSCREEN. Multifrecuency multi-mode Terahertz screening for border checks” ikerketa proiektua garatzeko ikertzaileen lan kontratazioa egiteko.
Bigarrena. Onestea hautaproben deialdia arautuko duten oinarriak, Ebazpen honekin batera doazenak, Ebazpenaren parte gisa.
Hirugarrena. Balioespen Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuko Zuzendaritzari Ebazpen hau igortzea.
Laugarrena. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Unibertsitateko web-orrialdean argitara dadin agintzea.
Bosgarrena. Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2013ko azaroaren 14an.–Ikerketako errektoreordea, Alfonso Carlosena García, eskuordeturik urtarrilaren 22ko 66/2013 zenbakidun Ebazpena (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2013ko urtarrillaren 30a).
OINARRIAK
1.–Xedea.
Deialdi honen xedea da ikertzaileak aukeratzea ondoren ikertzaile horien lan kontratazioa egiteko, honako ikerketa proiektu hau garatzeko: “Proyecto TeraSCREEN. Multifrecuency multi-mode Terahertz screening for border checks”.
Unibertsitateei buruzko Lege Organikoko 48. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Langileen Estatutuko 15. artikuluak ezartzen duen obra edo zerbitzu zehatzeko kontratu modalitatearen bidez egingo da kontratazioa. Helburua da WP4rako euskarria garatzea, ispilu sistema diseinatzeko eta analizatzeko, eta dagozkion emaitza-txostenak prestatzea. WP8rako lankidetza, emaitzak barreiatzeko.
Maila profesionala: Proiektu laguntzailea.
Iraupena: 24 hilabete.
Langileen Estatutuari buruzko Legea garatzen duen 1998ko abenduaren 18ko 2720/1998 Errege Dekretuaren Testu Bateratuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat, iraupen hori orientatzekoa da, eta iraupena inolaz ere ez da izango proiektua indardun den denbora baino luzeagoa, eta betiere esleitutako diru kopuruak baldintzatuko du, eta, horrenbestez, ikerketa proiektuari lotzen zaion funtsa ez izatea kontratua suntsiarazteko zioa izango da.
Lanaldi-mota: partziala.
2.–Parte hartzeko baldintzak.
2.1.–Hautaprobetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa izatea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.
Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen araberako banaketarik ez dagoenean, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
Espainian bizi diren atzerritarrak Europar Batasuneko estatuetako herritarrek dituzten baldintza berberetan aritu ahalko dira administrazio publikoetako lan kontratupeko langile, konstituzioak ezartzen dituen berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publizitate printzipioen arabera, betiere Espainian lan egiteko aukera ematen dien baimenaren jabe badira.
b) 18 urte baino gehiago izatea, eta erretiro-adina betea ez izatea.
c) Diplomadun, arkitekto edo ingeniari tekniko titulu ofiziala edukitzea. Atzerrian erdietsitako titulazioak badira, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiak eskuan izan beharko du homologazioaren egiaztagiria.
d) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik, muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.
e) Diziplinako espediente baten ondorioz edozein administrazio publikotako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua ez egotea epai irmo baten bidez.
2.2.–Aurreko arauetan ezarri diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira, eta kontratazioa egin arte beteko dira.
3.–Eskaerak.
Eskaera helbide honetan dagoen ereduari egokituko zaio: www.unavarra.es, “Lehiaketa eta kontratuak/Langileak/Irakasle-ikertzaileen eskabideak” izeneko atalean, Ikertzaileak kontratatzeko hautaprobetan onartua izateko eskaera idazpuruaren azpian dagoenari.
Eskabideak aurkezteko epea bost egun baliodun igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Eskaerarekin batera hauek aurkeztuko dituzte:
–Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiriaren fotokopia. Atzerritarren kasuan, bizileku- eta lan-baimenaren fotokopia.
–Deialdian eskatzen den tituluaren fotokopia.
–Ikasketa espedientearen fotokopia, batez besteko nota zehaztuta.
–Curriculum vitae, egoki jotzen dituen merezimendu-egiaztagiriekin batera.
Parte hartzeko eskabideak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Administrazio eta Kudeaketa eraikina, beheko solairua, Arrosadiko Campusa, 31006 Iruñea), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan. Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora.
4.–Izangaiak onartzea.
4.1.–Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, errektoreak ebazpen bat emango du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean argitaratuko da.
Eskatzaile bakar bat ere baztertua ez bada, lehiaketa publikoan onartutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko da.
4.2.–Baztertutako izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 5 egun balioduneko epean, zilegi dute erreklamazioa eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea. Egiten ez badute, eskaerari uko egin diotela ulertuko da.
4.3.–Erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea bukatu eta gero, errektoreak ebazpen bat emango du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean argitaratuko da.
4.4.–Izangaiak Hautaproban onartutakoen zerrendan sartzea, bai 6.2 oinarriak aipatutako hautaproba gainditu duten pertsonen zerrendan ere, ez du ekarriko inola ere unibertsitateak aitortzea deialdiko oinarrietan eskatutako baldintza orokorrak edo bereziak betetzen dituztela. Kontratatzeko deitzen dituzten izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, jatorrizko dokumentazioa aurkeztu beharko baitute kontratua sinatzen dutenean.
4.5.–Jatorrizko dokumentazioan aitortzen dena parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioan zehatz ez emateak, faltsutzeak edo ez emateak kontratua sinatzeko ezintasuna eta kontratazio zerrendatik baztertzea ekarriko du, interesdunak berak sinatutako ardura aitorpenarekin bat etorriz.
5.–Hautaketa prozesua.
Izangaien merezimenduak balioetsiko dira aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz eta ondoren zehaztuko den baremoaren arabera.
Izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean dituzten merezimenduak bakarrik balioetsiko dira, eta gero lortutakoak ez dira kontuan hartuko. Balioespen Batzordeak inola ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izango du atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman.
Baremoa
1. Atala: Ikasketa-espedientea (gehienez 20 puntu).
–Izangaiaren ikasketa espedientea espedientearen batez besteko puntuazioari dagokion proportzioan balioetsiko da, gehienez ere 4 punturekin.
Ikasketa espedientearen batez besteko nota 5 faktorearekin biderkatuko da izangaiaren titulazioa Telekomunikazio edo Elektronikako goi mailako ingeniaritza edo Fisika bada, eta 0,1 faktorearekin bestelako titulazioak badira.
- Master Ofiziala Komunikazioetan, gehienez ere 3 puntu.
- Doktoretza Telekomunikazio Ingeniaritzan, gehienez ere 5 puntu.
2. Atala: Esperientzia (gehienez 60 puntu).
–Balioespen Batzordearen iritziz deialdi honetako kontratuaren helburu diren jarduerekin zerikusia duten berrikuntza eta garapen proiektuetan parte hartzeagatik, gehienez ere 5 puntu nazioarteko proiektu bakoitzeko, eta gehienez ere 4 puntu proiektu nazional bakoitzeko.
–Maiztasunaren eta/edo Radar antenen bidez sortaren ekortze elektronikoan oinarritutako irudi kamerak diseinatzeko goi maiztasuneko (Terahertz) gailuen garapen-esparruan eta/edo antenen garapen esparruan egindako jarduerak burutzeagatik, betiere, Balioespen Batzordearen iritziz, goi maiztasunerako antenen eta ispilu sistemen diseinuari eta garapenari buruzko ezagutzak hartzeko modua eman baldin badute, gehienez ere 20 puntu kontratua izan duen urte bakoitzeko, edo gehienez ere 10 puntu bekaren onuradun izan den urte bakoitzeko.
3. Atala: Beste merezimendu batzuk (gehienez 20 puntu).
–HFSS, Ansoft-Designer, ADS simulazio elektromagnetikoko softwarea erabiltzen jakitea: gehienez 5 puntu.
–Balioespen Batzordearen iritziz deialdi honetako xedea den kontratuaren jarduerekin harreman duten ikastaroak, gehienez ere 2 puntu, 10etik gora orduko ikastaro bakoitzeko.
–Ingeleseko, frantseseko edo alemaneko ezagupenak: Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak 2010eko irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean jasotako mailen arabera, honela balioetsiko dira: 1 puntu (A1 maila), 2 puntu (A2 maila), 3 puntu (B1 maila), 4 puntu (B2 maila) eta 5 puntu (C1 maila).
–Aldizkarietako argitalpenak eta hitzaldiak, Balioespen Batzordearen iritziz kontratuaren jardunekin zerikusia daukatenean: gehienez 5 puntu nazioarteko artikuluengatik; gehienez 3 puntu nazioarteko hitzaldiarengatik; gehienez 3 puntu nazioko artikuluarengatik eta gehienez puntu 1 nazioko hitzaldiarengatik.
Adierazten diren merezimendu guztiak zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez frogatu behar dira.
Hautaketa prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 50 puntu da.
Hautaketa prozesuaren azken emaitzan gertatzen diren berdinketak X. atalean puntuaziorik handiena erdietsi dutenen alde ebatziko dira; berdinketak jarraitzen baldin badu, X. atalean puntuaziorik handiena erdietsi dutenen alde ebatziko dira; berdinketak jarraitzen baldin badu, zozketaren bidez ebatziko dira.
Balioespen Batzordeko kide bakoitzak balioetsiko ditu izangaien merezimenduak. Azken puntuazioa izangai bakoitzari emandako puntuazioen batez bestekoa izango da.
6.–Hautaketa prozesua erabakitzea.
6.1.–Izangaiek aurkeztutako merezimenduen balioespena amaitu eta gero, Balioespen Batzordeak errektoreari bidaliko dio hautaketa prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin.
6.2.–Errektoreak ebazpena emango du hautaketa prozesua gainditu duten izangaien zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean argitaratuko da.
6.3.–Deialdi honetan eratutako kontratazio zerrendaren indarraldia ez da inola ere berau eratzeko beharra sortu duen proiektuarena baino luzeagoa izango, Nafarroako Unibertsitate Publikoko webgunean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
7.–Balioespen Batzordea.
–Batzordeburua: Ramón Gonzalo García jauna, Unibertsitateko katedraduna, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Sailari atxikia, Ikerketa errektoreordeak delegatuta.
–Idazkaria: Iñigo Ederra Urzainqui jauna, Unibertsitateko irakasle titularra, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Sailari atxikia.
–Batzordekidea: Jorge Teniente Vallinas jauna, Unibertsitateko irakasle titularra, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Sailari atxikia.
Balioespen Batzorde ordezkoa:
–Batzordeburua: Ignacio Matías Maestro jauna, Unibertsitateko katedraduna, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Sailari atxikia.
–Idazkaria: Juan Carlos Iriarte Galarregui jauna, kontratupeko irakasle doktorea, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Sailari atxikia.
–Batzordekidea: Francisco J. Arregui San Martín jauna, Unibertsitateko katedraduna, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Sailari atxikia.
Balioespen Batzordearen jarduerak, uneoro, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak ezartzen duenaren arabera gauzatuko dira. Jakinarazpenak emateko eta bestelako gorabeheretarako, Balioespen Batzordearen egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa eraikina izango da.
8.–Norberaren datuak babestea.
Norberaren Datuak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (DBLO) ezarritakoarekin bat etorriz, izangaiek emandako datuak Langileen fitxategian jasoko dira. Fitxategi horren helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen kudeaketa.
Kontratu hau finantzatzen duen erakundearen aurrean gastuak justifikatzeko, nominei, gizarte segurantzari buruzko datuak, edo kontratupekoak jasotzen dituen beste edozein ordainsariri buruzko datuak erakunde horri lagako zaizkio. Nolanahi ere, kontratua gauzatzen denean baimenduko da lagapen hori.
Iragarkiaren kodea: F1316289