Iragarkia
23. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 4a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Ordenantza fiskaletako eta zergetako aldaketa.
Behin betiko onespena
Lizarrako Udalak, 2012ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ordenantza fiskaletako eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren zergako aldaketa (2012ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 23an).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantza fiskaletako eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren zergetako 2013. urterako aldaketak behin betiko onetsi dira, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Lizarran, 2013ko urtarrilaren 4an.-Alkatea, Mª Begoña Ganuza Bernaola.
ERANSKINA
2013. urteko zergetako aldaketa
Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga %2,8 igo da:
Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,2705.
Aldaketa, 2013ko ordenantza fiskaletan
2013. urterako proposatu da ordenantza fiskal guztietan %1,8ko igoera aplikatzea; bestetik ere, testuan egin dira hainbat aldaketa, honako hauek:
1. ORDENANTZA
Luxuzko gastuen gaineko zerga arautzen duena
Karga-tasa %1,8 igo da, eta honela gelditu:
ERANSKINA, LUXUZKO GASTUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZARI DAGOKIONA: BINGO JOKOA
Karga tasa
Ondoko tasa ezarri da: %4,66.
4. ORDENANTZA
Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza
III. epigrafean, artxibatutako dokumentazioaren fotokopiak erantsi da; VII., IX. eta X. epigrafeetan, %1,8 igo, eta VIII. epigrafea ere igo egiten da, Udaltzaingoaren eskariz. Horrela gelditu da:
TARIFEN ERANSKINA
III. epigrafea.-Fotokopiak.
-DIN A-4 fotokopiak: 0,10.
-DIN A-3 fotokopiak: 0,15.
-Artxibatutako dokumentazioaren fotokopiak: 1,00.
VII. epigrafea.-Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak luzatzea.
Babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzeko behar diren txostenengatik: 43,59.
VIII. epigrafea.-Udaltzaingoaren txostenak.
-Udaltzaingoak egindako txostenak: 73,50.
IX. epigrafea.-Arma txartelen tramitazioa.
-Txartel bakoitza: 12,94.
X. epigrafea.-Eskola garraiorako baimena.
-Baimen bakoitza: 12,94.
5. ORDENANTZA
Ordenantza fiskala, Autotaxien, bidaiarien garraio publikoko hiri zerbitzuen eta alokatzen diren gainerako ibilgailuen
tasak arautzen dituena
Tarifak aldatu dira, %1,8 igo baitira. Hona zein diren:
TARIFEN ERANSKINA
I.-Autotaxiak ibiltzeko lizentziak ematea: 1.971,10.
II.-Lizentziak eskualdatzea: 1.971,10.
III.-Ibilgailuak zerbitzuan jarri aurreko azterketak, urteko azterketa ohikoak eta aparteko azterketak: 55,88.
IV.-Lizentzia edo baimena, bidaiarien garraio publikoko hiri zerbitzuak egiteko, 9 plaza baino gehiagoko ibilgailuetan: 26,36.
6. ORDENANTZA
Ordenantza fiskala, Lizentziak eman eta hirigintzako beste jarduketetarako tasak arautzen dituena
Hirigintza Bulegoak proposaturik, VIII. epigrafea aldatu da, eta IX. epigrafeko tarifa %1,8 igo dira. Horrela gelditu dira:
HIRIGINTZAKO LIZENTZIAK EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI DAGOZKION TARIFEN ERANSKINA
VIII. epigrafea.-Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak edo erabiltzekoak.
Etxebizitza unitate bakoitzari dagokiona, betiere.
-Eraikin berriak: hiri unitate bakoitzeko. Etxebizitzarako: 197,00 euro.
-Zaharberritzeak, handitzeak, egituren berritzea: 138,00 euro.
-Erabileraren aldaketak, etxebizitzen sorrera: 131,00 euro.
IX. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak.
Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, honako hauek ordaindu beharko dira:
-I. epigrafea.-Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa: 628,00.
-II. epigrafea.-Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea: 628,00.
-III. epigrafea.-Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuen tramitazioa: 628,00.
-IV. epigrafea.
- A1.-Banantzeak eta batzeak: 57,36.
- A2.-Birzatiketa: 628,00.
- B.-Birzatiketak aldatzea: 628,00.
- C.-Hirigintzako aprobetxamenduen transferentziak: 1824,68.
-V. epigrafea.-Urbanizazio proiektua: 1317,76.
-VI. epigrafea.-Obra lizentzia. 33,29.
-VII. epigrafea.-Eraikitzeko lizentziak: 32,96.
7. ORDENANTZA
Ingurumena babeste aldera kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako eta jarduera kaltegabeetarako eta Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen menean ez dauden jardueretarako baimenak emateko
tasak arautzen dituen ordenantza
Tarifak %1,8 igo dira eta honela gelditu dira:
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.-Jarduerarako lizentzia eta haren berrikustea.
-Emandako lizentzia bakoitza: 216,06.
II. epigrafea.-Jarduera sailkaturako lizentzia.
-Jarduera sailkatuak irekitzeko lizentzia bakoitza: 549,16.
-Txosten teknikoa, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera, txosten bakoitza: 383,99.
III. epigrafea.-Jarduera kaltegabeetarako lizentzia.
-Erabilera aldatzeko lizentzia bakoitza: 172,98.
-Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia: 172,98.
-Txosten teknikoa, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera, txosten bakoitza: 86,51.
IV. epigrafea.-Jarduerarako lizentzia berriz definitzea.
-Lizentzia berriz definitzen den aldiro 549,16.
V. epigrafea.-Txabisketako erabiltzeko egokitzen diren lokaletarako txosten eta lizentziak.
-Txabiskeen gaineko txosten eta lizentziak: 20,86.
8. ORDENANTZA
Ordenantza, Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituena
Tarifak %1,8 igo dira, eta honela gelditu:
TARIFAK
I. epigrafea.-Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, baita Udalaren ondarean sortutako kalteengatik ere egindakoak. Ikustaldi bakoitzeko: 152,60.
II. epigrafea.-Eraikinen azterketa, segurtasun baldintzak eta aurri egoeretako espedienteak direla eta:
-Gutieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana: 66,03.
-Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza: 3,49.
9. ORDENANTZA
Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta altxatokian edukitzeko zerbitzua emateko eskubideak
eta tasak arautzen dituen ordenantza
Tarifak %1,8 igo dira, eta zenbaki oso hurbileneraino eraman, eskudirutan errazago kobratzeko.
ERANSKINA
Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta altxatokian edukitzeko
zerbitzua emateagatik eta eremu publikoan ibilgetzeagatik
ordaindu beharreko tarifei dagokiena
IBILGAILU MOTA | |||
Ziklomotorrak eta motozikletak | Gehieneko pisua 3.500 kg bitartekoa duen ibilgailua: | Pisua 3.500 kg-tik goiti duen ibilgailua: | |
1. epigrafea. | |||
Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondoren, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana burutzen ahal ez bada: | 5,20 | 27,20 | 52,40 |
2. epigrafea. | |||
Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-hauslea Udalaren gordelekura eramaten denean | 10,40 | 52,40 | 81,85 |
3. epigrafea. | |||
-Ibilgailuak ibilgetzea bide publikoan, ibilgailu ibilgetu bakoitzarengatik | 5,20 | 27,20 | 52,40 |
4. epigrafea. | |||
Ibilgailua kendu eta altxatokira eramaten denetik 24 ordu iraganda, altxatzeko tarifa hau izanen da egun edo zatiki bakoitzetik | 1,17 | 2,65 | 4,05 |
5. epigrafea. | |||
Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin eraman bada eta zerbitzua egiteko bertze batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak erretiratzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %15, administrazio arloko gastu orokorrengatik. | |||
11. ORDENANTZA
Hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala
Tarifak %1,8 igo dira eta honako hauek izanen dira:
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.-Ehorzketak eta berrehorzketak.
A) Panteoiak eta kaperak: 110,20.
B) Horma-hilobia eta kolunbarioa: 55,00.
C) Banakako hobia: 110,20.
D) Kolunbarioa: 55,00.
E) Errauts-hobia: 55,00.
II. epigrafea.-Hobitik ateratzea.
A) Panteoiak eta kaperak: 110,20.
B) Horma-hilobia eta kolunbarioa: 55,00.
C) Banakako hobia: 110,20.
D) Kolunbarioa: 55,00.
E) Errauts-hobia: 55,00.
III. epigrafea.-Panteoiak, banakako hobiak, horma-hilobiak, kolunbarioak eta errauts-hobiak.
A) Panteoiak.
-Panteoietarako lurzatien kontzesioa, 50 urterako: 2.623,90.
B) Banakako hobiak.
-10 urteko kontzesioa: 109,89.
-5 urteko luzapena: 98,90.
C) Horma-hobiak.
-10 urteko kontzesioa: 241,75.
D) Kolunbarioak.
-50 urteko kontzesioa: 524,78.
E) Errauts-hobiak.
-10 urteko kontzesioa: 125,95.
IV. epigrafea.-Panteoietako gorpuzkinak garbitzea.
A) Lehen gorpuzkia: 61,08.
B) Gorpuzkin gehiago, bakoitzeko: 23,08.
V. epigrafea.-Horma-hilobiak aldi baterako okupatzea panteoiak eta kaperak konpontzeko.
A) Hilabete edo horren zatiki bakoitzeko: 6,30.
VI. epigrafea.-Titulartasun aldaketa hilobien kontzesioetan.
A) Titulartasun aldaketak, bakoitzeko: 99,71.
VII. epigrafea.-Errausketak.
Ordutegia: 9etatik 14ak arte.
A) Hilotzak erraustea: 429,76.
B) Gorpuzkiak erraustea: 152,19.
C) Errausketa-kutxa arrunta: 54,30.
Gainerako orduetan:
Tarifak %30 garestituko dira, aparteko orduetan lan egiteagatik.
12. ORDENANTZA
Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituena.
Tarifa %1,8 igo da eta honela gelditu da:
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.-Tarifak.
Ezkontza bakoitza: 139,45.
13. ORDENANTZA
Lizarrako Udalaren herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituena
Urteko kanona %1,8 igo da eta 22. artikulua honela gelditu da:
22. artikulua. Kontuan hartuz azienda-karga, larreen aberastasuna eta ixtegirik dagoen ala ez, Lizarrako Udalak urteko kanona 3,54 eurotan finkatu du hektarea bakoitzeko.
14. ORDENANTZA
Espaloietan eta zirkulazio murriztuko aldean barna ibilgailuak sartzeko tasak eta aparkatzeko lekua nahiz edozein motatako salgaien zamalanak egiteko bidea gordetzekoak arautzen dituena.
Tarifak %1,8 igo dira, eta honela gelditu da:
"6. art.
Nolanahi dela ere, familia bakarreko etxebizitzetako garajeetan, etxebizitzei erantsitako lokaletan eta/edo ibilgailu bakarra har dezaketen lokaletan, ibilgailuendako sarrera bakoitzagatik, gehieneko kuota 74,72 euro izanen da.
TARIFEN ERANSKINA
ERANSKINA, ibilgailuak espaloietan barna sartzearen
eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzearen gaineko
ordenantzako tasen tarifei dagokiena
1. eremua: 668,14.
2. eremua: 492,01.
3. eremua: 328,01.
-Finantza-kostua: %5.
-Ibilgailuentzako familia bakarreko etxebizitzetako garajeen, etxebizitzei erantsitako lokalen eta/edo ibilgailu bakarra har dezaketen lokalen sarrera bakoitzagatik: 74,72 euro.
III. epigrafea.-Zirkulazio murriztuko eremuak.
-Txartelaren kuota: 16,00.
15. ORDENANTZA
Bide publikoko eta herrilurretako lurzoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezietako tasak arautzen dituena
Karga-tasa %1,8 igo da, eta honela gelditu:
TARIFEN ERANSKINA
ERANSKINA, eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasen tarifei dagokiena
I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak.
I.1. Mahai, aulki eta mahaitxoak: ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:
Kuota = terrazaren okupazioa m² * eremuko balioa * Finantza kostua.
-Terrazako m² okupatua: eremu publikoan zenbat metro koadro hartzen diren.
-Eremuko balioa: balioak ondokoak izanen dira:
- 1. eremua: 417,36.
- 2. eremua: 295,15.
- 3. eremua: 168,12.
I.2. Merkatu txikiak, metro lineala, urtean:
-Foruen plaza: 208,80.
-Santiago plaza: 195,30.
I.3. Azoka txikiak:
Herriko bestetan saltokiak paratzeko enkanterako hasierako prezioaren tarifa 0,38 euro izanen da metro koadro bakoitzeko.
Halaber, enkantea ez den beste prozedura batez saltoki finkoak paratzea baimentzen bada, ondoko tasa sortuko dute saltokiaren salmentarako guneak okupatzen duen metro lineal bakoitzeko.
-San Andres: 113,17.
-Coronación plaza: 113,17.
-Nafarroa Beherea (arkupeetatik kanpora): 113,17.
-Nafarroa Beherea (arkupeetan): 82,68.
-Foruen plaza: (lehenbiziko 4 postuak, Esparza farmaziaren ondoan) 113,17.
-Foruen plaza (gainerakoa): 82,68.
-San Veremundo: 113,17.
-Sorkunde Garbiaren pasealekuko apark.: 82,68.
-Coronación plaza: 113,17.
-Bestelakoak: 82,68.
Herriko bestetarako, Udalaren organo eskudunak hiri honetako kalez kaleko salmenta baimentzen badu, jarduera horrek 108,07 euroko tasa sortuko du, hartan aritzen den lagun bakoitzeko eta besta egun guztietarako.
Bestetan txosna jartzeko eskaera egiten dutenek, 12,06 euroko kuota ordaindu beharko dute metro koadro bakoitzeko, eta aipatu txosnak Alkatetzaren erabakietara makurtuko dira, azalerari eta txosna kopuruari dagokienez; betiere, dagoen lekuaren arabera.
I.4. Bertzelako erabilera edo aprobetxamenduak, jarduera ekonomikoetarako:
-Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,94.
-Kudeaketaren kostua: 6,10.
I.5. Sanandresetako feriak.
-Sanandresetako ferietan eremu publikoa okupatzen bada ferietako tramankuluekin, 8,29 euroko tasa sortuko da metro koadro bakoitzeko.
-Saltokiekin eremu publikoa okupatzeak 8,29 euroko tasa sortuko du egunean metro lineal bakoitzeko.
-Eremu publikoa kontzeptu berdinengatik urteko gainerako egunetan okupatzeagatik, tasa bera aplikatuko da, ordenantza honetan espresuki bestelakorik esaten ez bada.
I.6. Auzoetako jaiak.
Auzoetako bestetan eremu publikoa okupatzen bada, 49,86 euroko tasa sortuko da atrakzio bakoitzeko.
I.7. Haurrentzako atrakzioak establezimenduetatik kanpo.
Establezimenduetatik kanpora eremu publikoa haurrentzako atrakzioekin okupatzeak 41,18 euroko tasa sortuko du urtean.
I.8. Loreen salmenta Santu Guztien egunean.
Santu Guztien egunean loreen saltokiekin eremu publikoak okupatzeak 3,83 euroko tasa sortuko du egunean metro lineal bakoitzeko.
I.9. Zirkuak eta antzekoak eta zinemako filmaketak.
Zirkuek eta antzekoek 72,77 euroko tasa ordainduko dute.
-Zinemako filmaketek 50,90 euroko tasa ordainduko dute egunean.
I.10. Kioskoak, eguneko salmentarako.
-Denboraldi baterako jartzen direnek 20,86 euroko tasa ordainduko dute hilabetean.
-Merkatondoa alderdiaren inguruan jartzen direnek 14,69 euroko tasa ordainduko dute metro lineal bakoitzeko hilabetean.
-Urte guzirako jartzen direnek 14,15 euroko tasa ordainduko dute hilabetean.
I.11. Hauteskundeetako kartel eta banderatxoak.
Eremu publikoan dauden zutoin nahiz kaleargietan kartelak edo banderatxoak jartzen badira, hauteskundeetarako izan edo propagandarakoak, 29,90 euroko kuota ordainduko da bakoitzeko.
I.12. Hesiak.
1. eremua: 668,14.
2. eremua: 492,01.
3. eremua: 328,01.
-m² okupatuak: hesiek eremu publikoan okupatutako metro koadroak.
-Finantza-kostua: %5 aplikatuko da.
-Egunak: eremu publikoa zenbat egunez okupatzen den.
-Hesiak kudeatzeko kostua: 36,09 euro.
I.13. Edukiontziak.
-Edukiontzi eta egun bakoitzeko 3,15 euro.
-Kostu administratiboa 22,03 euro.
I.14. Banketxeetako jarduerak eta bestelakoak.
Paratutako kutxazain bakoitzeko, urtean:
- 1. eremua: 172,38.
- 2. eremua: 139,78.
- 3. eremua: 93,18.
I.15. Produktu edo salgaiak, establezimendutik kanpo, m² bakoitzeko urtean.
Kuota kalkulatzeko ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:
Kuota = eremuko balioa * okupazioa m² * finantza kostua.
-Eremuko balioa: balioak ondokoak izanen dira:
- 1. eremua: 417,36.
- 2. eremua: 295,15.
- 3. eremua: 168,12.
-m² okupatuak: produktu edo salgaiek eremu publikoan okupatutako metro koadroak.
-Finantza-kostua: %5 aplikatuko da.
I.16. Autobus geltokiaren eremuko aparkalekua ferietako barrakekin okupatzea herriko jaietan eta sanandresetan.
-Autobus geltokiaren eremuko aparkalekua ferietako barrakekin okupatzea herriko jaietan eta sanandresetan: 28.553,57 euro.
II. epigrafea.-Zorupeko aprobetxamendu bereziak.
II.1. Paraturiko biltontzi bakoitzeko:
Kuota kalkulatzeko ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:
Kuota = eremuko balioa * orubean okupatutako metroak* finantza kostua.
-Eremuko balioa: balioak ondokoak izanen dira:
- 1. eremua: 668,14.
- 2. eremua: 492,01.
- 3. eremua: 328,01.
-Metro okupatuak orubean: biltontziek eremu publikoan okupatutako metro koadroak.
-Finantza-kostua: %5 aplikatuko da.
II.2. Kableak sartzeagatik.
Argindar eta telefono konpainiek beren kableriak sar ditzakete Udalak bere udal mugapearen barrenean dituen hodiak erabiliz, baina 86,78 euroko tasa ordaindu beharko dute, etxebizitzaren harguneko hodi bakoitzeko.
17. ORDENANTZA
Hiriko zenbait eremu publikotan ibilgailuen aparkamenduaren mugapena eta antolamendua kontrolatzeko zerbitzu
publikoa eta haren tasa arautzen dituena
Dornier, S.A.ren proposamenari jarraikiz, tarifak igo dira, eta makinek biribildu eginen dituzte. Hauek dira:
6. artikulua.
Honako hau da ordenantza honetan araututako tasa:
-Alde urdinak edo sar-atera handikoak.
- Gutxieneko zenbatekoa, 25 minutu: 0,50.
- Aparkatzeagatik, lehen orduan: 0,85.
- Bi orduz aparkatzeagatik: 1,60.
- Tarteko denbora zatiak: 0,05.
- Aparkatzeko denbora ordubetetik behera gainditzeagatik, ondotik ordaindu beharrekoa: 4,10.
18. ORDENANTZA
Autobus geltokiko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituena
Tarifak aldatu dira, %1,8 igo baitira. Hona zein diren:
TARIFEN ERANSKINA
Hall edo geltoki sarrerako zerbitzuak:
1.-Administrazioetarako lokalak eta armairuen gela erabiltzeagatik, urteko kuota bakarra: 2099,12.
2.-Kontsigna erabiltzeagatik, 30 kg-ko edo 400 dezimetro kubikoko pakete bakoitzeko, nahiz horien zatikia, gehienez ere 3,60 euro egunean: 0,95.
Autobus geltokiaren gibelaldeko eremu publikoa
3.-Geltokiaren gibelaldean dagoen jabari publikoko lurra, bidaiarien garraio zerbitzuko autobusak gelditu eta aparkatzeko erreserbatutakoa, erabiltzeagatik, sartzen den zerbitzu bakoitzetik, eta ateratzen den zerbitzu bakoitzetik: 1,50.
Tarifa murriztua aplikatuko zaie 10 Km baino gutxiagoko distantzia egiten duten zerbitzuei, egunean egindako zerbitzu kopuruaren arabera, goian aipatutako tarifa normalei ondoko beherapenak aplikatuz:
-6 zerbitzu arte egunean: %25.
-Egunean 6 zerbitzu baino gehiago emanez gero, guztiei aplikatuko zaie: %50.
4.-Noizean behineko zerbitzuak eta zerbitzu bereziak, sarrera edo irteera bakoitzeko: 1,53.
Zerbitzu orokorrak
5.-Geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzeagatik, geltokitik atera edo geltokira ailegatzen den bidaiariari saldutako txartel bakoitzeko: 0,12.
1.1 araua: Kirol instalazioak eta eskoletako lokal eta instalazioak erabiltzeko prezio publikoak, eta lokalak errentan uzteko tarifak.
Tarifak %1,8 igo dira.
TARIFEN ERANSKINA
1. epigrafea.-Udalaren pilotalekua.
-Kantxa ordubete, partikularrentzat: 12,35.
2. epigrafea.-Oncineda Institutuko idorpea.
-Kantxaren prezioa, ordubete: 12,35.
3. epigrafea.-Remontival pilotalekua.
-Pilotalekua erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 15,60.
-Squasha erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 7,22.
-Udalak instalazioak pilotan ibiltzeko erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 9,90.
-Udalak instalazioak squachean ibiltzeko erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 3,40.
-Instalazioak kirolaz kanpo erabiltzeko:
- Lanegunetan:
- Egun erdia: 234,49.
- Egun osoa: 396,97.
- Jaiegunak:
- Egun erdia: 396,97.
- Egun osoa: 595,57.
4. epigrafea.-Lokalen errentamenduak.
-Kultur Etxeko bilkura aretoa erabiltzeagatik, egun bakoitzeko: 54,92.
-Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzeagatik, 9:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera, ordu bakoitzeko: 32,35.
-Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzeagatik, larunbat eta igandeetan, ordu bakoitzeko: 32,35.
-Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzeagatik, 15:00etatik 22:00etara, astelehenetik ostiralera, ordu bakoitzeko: 16,38.
-Musika Eskolako gelak erabiltzeagatik, 9:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera, ordu bakoitzeko: 23,21.
-Musika Eskolako gelak erabiltzeagatik, larunbat eta igandeetan, ordu bakoitzeko: 23,21.
-Musika Eskolako gelak erabiltzeagatik, 15:00etatik 22:00etara, astelehenetik ostiralera, ordu bakoitzeko: 6,59.
-Erabilera anitzeko gela, Foruen plazakoa, egun bakoitzeko: 112,19.
-Zezen-plaza erabiltzeagatik, egun bakoitzeko: 176,09.
1.3. Almudí Kultur Elkartearen ikastaroetan inskripzioa eta matrikula egiteko prezio publikoak.
Tarifak %1,8 igoko dira 2013-2014 ikasturtean, eta honela geldituko dira:
TARIFEN ERANSKINA
2013/2014 ikasturtea
1. epigrafea.-Tarifak.
1.1.-Haurrendako pintura.
-Inskripzioa: 12,45.
-Urteko kuota: 206,45.
1.2.-Helduendako pintura.
-Inskripzioa: 20,77.
-Urteko kuota: 371,30.
1.4. "Julián Romano Ugarte" Musika Eskolan inskripzioa eta matrikulazioa egiteko prezio publikoak.
%1,8 handitu dira tarifak eta biribildu. Honela gelditu dira:
TARIFEN ERANSKINA
2013/2014 ikasturtea
I. epigrafea.-Musika Eskolako ikasleak.
-Matrikula eskubideak irakasgai bakoitzeko: 243,45.
-Inskripzio eskubideak: 44,00.
II. epigrafea.-Musika Eskolako ikasleak, familia ugariaren karneta dutenak.
-Matrikula eskubideak irakasgai bakoitzeko: 123,00.
-Inskripzio eskubideak: 44,00.
III. epigrafea.-Adinez nagusi diren ikasleak, astean 30 minutuko eskola hartzeagatik.
Matrikula eskubideak: 462,35.
-Inskripzio eskubideak: 72,20.
1.5. -Gazte eta emakumeendako jarduerak egiteko ordaindu beharreko prezio publikoak.
Gazteriaren Batzordeak proposaturik, Gazteriaren Etxeko gelak erabiltzeari dagokionez, c) puntuan testu bat gehitu da, urtebetetzeetan ostatua erabiltzeari buruzkoa. Tarifak %1,8 igo dira eta honela gelditu dira:
c)...
-Ikastaro edo jarduera bat egiteko gela bat alokatu nahi duten pertsona edo entitate pribatuentzat, baldin ikastaro edo jarduera horrek interesik badauka Gazteria Alorrarentzat, entitate pribatu gisa tarifarik ez kobratzeko baldintza hauek ezarri dira.
- Eskatzaileek Gazteriaren Etxean aurkeztu beharko dute jardueraren proiektua (ikastaroaren xedeak, ikasgaia, ordainak, datak eta ordutegiak, aurreikusi den parte-hartzaile kopurua, ikasleei kobratuko zaien prezioa eta erabiliko diren materialak), curriculuma eta lagapenen eskabideen orrialdea.
- Eskabideen onespena, Gazteriaren batzordeak egina.
- Jardueraren arriskua eta mentura eskatzaileen ardura izanen da.
- Gazteriaren Etxearen erabilerari buruzko Udal Ordenantza Fiskaletan ezarritakoaren arabera, pertsona edo entitate hauentzako tasak gazte ez direnentzako modalitatekoak izanen lirateke, entitate pribatuentzakoen ordez.
- Eskatzaileek parte-hartzaileen kopurua eta horien datuak adierazi beharko dituzte ikastaroa hasi ondoren eta ikasle berri batek ikastaroari ekiten dionean.
- Gelaren alokairua ordainduta eta kontuan harturik parte-hartzaileen kopurua eta ikastaroaren kostua, eskatzaileak ezin du 45 euro orduko baino etekin handiagoa izan.
- Aipatu etekin hori baino handiagoa badauka, Lizarrako Udalaren Gazteriaren Etxeko bulegoetan sartuko da.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.-Agirien inprimaketa.
-Ordenagailutik inprimatutako orria: 0,10.
-DIN-A4ko fotokopiak: 0,10.
II. epigrafea.-Autobus txartelak.
-Joan-etorriko txartelak, gaupasako autobusetan: 5,00.
III. epigrafea.-Auzolandegietan parte hartzeko kuotak.
-Auzolandegiaren kuota, Zalatamborko Gazteluko hondakinetan aritzeko: 73,30.
IV. epigrafea.-María de Vicuña Gazteriaren Etxearen erabilera.
GAZTE ELKARTEAK (erabilera partikularra) ETA 30 URTEZ AZPIKO GAZTEAK (banakako erabilera). | GAZTE EZ DIRENEN ELKARTEAK ETA 30 URTETIK GORAKOAK | JARDUERA PRIBATUAK EDO IRABAZI ASMOKOAK | |
Ordenagailuen aretoa | |||
Gela osoa (euro orduko) | 5,25 | 6,31 | 31,55 |
Banaka erabiltzeko (euro orduko) | 1,07 | 1,58 | |
Bideosorkuntzarako eta irrati-DJendako eta musikako grabazioetarako aretoak (euro orduko) | 3,15 | 4,22 | 31,55 |
Ostatua (14 urtetik beherakoen urtebetetzeak) (euro orduko)* | 10,00 | ||
Entseguetarako hornituriko aretoa (euro orduko) | 3,15 | 4,22 | |
Entseguetarako areto hornitu gabea (euro orduko) | 1,07 | 1,58 | |
Ikastaroetarako sukaldea (euro orduko) | 5,25 | 6,30 | 31,55 |
Erabilera anitzeko aretoa (euro orduko) | 5,25 | 6,30 | 104,85 |
Ikastaroetarako aretoak (euro orduko) | 2,08 | 2,60 | 20,97 |
Bileretarako bulegoa (euro orduko): | 1,07 | 1,58 | |
Erabilera anitzeko II. aretoa (euro orduko) | 5,25 | 6,30 | 104,85 |
Ostatua astelehen, astearte eta ostegunetan erabiliko da urtebetetzeak ospatzeko. Asteazken, ostiral, larunbat eta igandeetan Gazteen Txokoko programentzat gordeko da (lantegiak, ping-pong txapelketak...) eta gazteen artearentzat (kontzertuak, antzerkia...). Hilabeteko bonuak, tarifen araberakoak, ezartzen ahalko dira gelak erabiltzeko. | |||
1.6. Kirol jardueren zerbitzua emateko prezio publikoak.
Kirol Batzordeak proposatuta, tarifak %1,8 igo eta honela gelditu dira:
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.-Jardueretan izena ematea eta irakaskuntza.
-Gerontogimnasia: 31,45.
II. epigrafea.-Taldekako txapelketetan izena ematea.
-Aretoko futbol txapelketa, elkarteen artekoa: 535,80.
-Saskibaloi txapelketa, elkarteen artekoa: 132,20.
-Eskubaloi txapelketa, elkarteen artekoa: 96,10.
-Badminton txapelketa, elkarteen artekoa: 31,45.
1.7. Udalaren langileez, makineriaz, ibilgailuez, lanabesez eta bertzelako gauzez baliatzeko prezio pribatuak.
Aplikazio arauen 2. eta 7. puntuak aldatu dira eta, Zerbitzuen Departamentuaren proprosamenari jarraikiz, tarifak jaitsi dira eta horrela gelditu:
Aplikatu beharreko arauak:
2.-Kultur ekintzetan Udala laguntzaile denean eta antolatzaileei elementu horiek ematen dizkienean ez da prezio pribaturik ordaindu beharko elementuak eta pertsonak lagatzeagatik.
Administrazio publikoek eta irabazi asmorik gabeko entitateek ere ez dute ordaindu beharko.
7.-Udal zerbitzu teknikoei komenigarria iruditzen zaienean, fidantza bat eskatzen ahalko da lagatutako materialetan gerta daitezkeen haustura eta kalteei erantzuteko (lagatutakoaren balioaren %20).
TARIFEN ERANSKINA
III. epigrafea.-Makineria.
-Kamioi garabiduna, ordu bakoitzeko: 20,00.
IV. epigrafea.-Bestelako elementuak.
-Tranpaldoa edo oholtza, egun eta m² bakoitzeko (gehienez 150 m²): 1,00.
-Hesi metalikoak, bakoitzeko egunean: 0,30.
-Aulki edo eserlekuak, bakoitzeko egunean: 0,30.
-Mahaiak, bakoitzeko egunean: 0,30.
-Ferietarako saltokiak unitateko eta eguneko: 2,45.
1.8. Udalaren haur eskolan hezkuntza-laguntzako zerbitzua ematearen truke ordaindu beharreko prezio publikoak.
Nafarroako Gobernuak onesten ditu tarifak.
TARIFEN ERANSKINA
2012-2013 ikasturterako
Hauek dira urteko tarifak:
7 orduko eskola: 2.574 euro urtean.
Jantokia.-Gehieneko tarifa: 1.045 euro urtean.
11 hilabetekotan banatuko da ordainketa; beraz, tarifa hauek aterako dira:
-Eskola.-Gehieneko tarifak. 7 orduko eskola: 234 euro hilabetean.
Jantokia.-Gehieneko tarifa: 95 euro hilabetean.
Tarifa murrizketak egiten ahalko dira, familiaren dirusarreren arabera, honela:
7 ordu (Esk. + jantokia).
FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA | HILEROKO TARIFA (eurotan) |
4.500 euro edo hortik beheiti: | 124 |
4.500,01 eurotik 5.500 eurora | 138 |
5.500,01 eurotik 6.650 eurora | 151 |
6.650,01 eurotik 7.980 eurora | 177 |
7.980,01 eurotik 9.300 eurora | 204 |
9.300,01 eurotik 10.700 eurora | 241 |
10.700,01 eurotik 12.400 eurora | 270 |
12.400,01 eurotik 15.000 eurora | 306 |
15.000 eurotik goiti | 329 |
1.9. Lizarrako Udalaren jabetzako enpresa-mintegian espazioak erabiltzeko prezio publikoak.
Tarifak %1,8 igo dira, eta honela gelditu:
TARIFEN ERANSKINA
Mintegia erabiltzeko tarifak.
LOKALAREN TIPOLOGIA | m² | MERKATUKO PREZIOA | INKUBAZIOAREN PREZIOA m² | INKUBAZIOAREN HILEKO KOSTUA (%20) | AURREINKUBAZIOAREN HILEKO KOSTUA (%50) | LUZAPENAREN KOSTUA |
1. nabea | 107,96 | 3,05 | 2,45 | 259,59 | 161,86 | 323,72 |
2. nabea | 113,65 | 3,05 | 2,45 | 272,82 | 170,50 | 341,00 |
3. nabea | 74,68 | 3,05 | 2,45 | 179,17 | 111,98 | 223,96 |
4. nabea | 132,33 | 3,05 | 2,45 | 317,60 | 198,50 | 397,00 |
1. lantegia | 53,10 | 4,60 | 3,65 | 191,38 | 119,60 | 239,23 |
2. lantegia | 35,70 | 4,60 | 3,65 | 128,25 | 80,42 | 160,85 |
3. lantegia | 51,33 | 4,60 | 3,65 | 184,77 | 115,54 | 231,08 |
4. lantegia | 70,85 | 4,60 | 3,65 | 255,10 | 159,42 | 318,84 |
5. lantegia | 55,27 | 4,60 | 3,65 | 199,00 | 124,35 | 248,70 |
6. lantegia | 69,20 | 4,60 | 3,65 | 249,40 | 155,75 | 311,50 |
7. lantegia | 71,93 | 4,60 | 3,65 | 258,88 | 161,85 | 323,72 |
1. bulegoa (bilera aretoa) | 52,83 | 7,10 | 5,70 | 295,87 | 184,90 | 369,84 |
2. bulegoa | 46,39 | 7,10 | 5,70 | 259,80 | 162,37 | 324,74 |
3. bulegoa | 52,25 | 7,10 | 5,70 | 292,68 | 182,83 | 365,77 |
4. bulegoa | 34,14 | 7,10 | 5,70 | 191,38 | 119,50 | 239,03 |
5. bulegoa | 56,00 | 7,10 | 5,70 | 313,54 | 195,95 | 391,93 |
6. bulegoa (Udala-CEIN) | 47,50 | 7,10 | 5,70 | 266,05 | 166,28 | 332,58 |
1.10.-Prezio publikoak, Lizarran hilberrien aldeko agur zibilak egiteko.
Tarifak %1,8 igo dira, eta honela gelditu:
TARIFEN ERANSKINA
-Agur zibil bakoitzeko, Fray Diego Kultur Etxeko ordutegiaren barnean: 54,92 euro.
-Kanpoko langileak sartzen badira, langileen kostuaren %100 ordainduko da, gehi 54,92 euro (2013ko tarifa).
Iragarkiaren kodea: L1300144
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
