23. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 1319/2012 prozedura arrunta

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Jeanine Escandon Rodrigok eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Carser Bus Sociedad Limitadaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratzen ari den 1319/2012 demandan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2013ko otsailaren 5eko 11:10ean 103. ager dadin judizio-aretoan (lehen solairua), adiskidetze-ekitaldia egiteko eta, beharrezkoa bada, judizioa.

Ekitaldi horiek epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, lehen solairua). Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Aitortza judizialaren proba egitearren, demandatuak berak agertu beharko du eta, pertsona juridiko pribatuak badira, haien legezko ordezkaritza duenak (notario-ahalordea edo eskritura erakutsita frogatuko du); ohartarazten da ez agertzeko justifikaziorik ez badu edo aitorpenik egin nahi ez badu, edo baietz nahiz ezetz erantzuteari uko egiten badio, behin eta berriz, errua aitortutzat jo daitekeela.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta Carser Bus Sociedad Limitadari zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 21ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1301167