23. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/00049 NL/sr. espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea amaitzeko eskaera.

Kontzesioaren titularra: Nafarroako Baso Elkartea.

I.F.Z. zenbakia: G 31406101.

Helbidea: Yanguas y Miranda (bulegoak), 29, 31003 - Iruña (Nafarroa).

Amaitu beharreko emaria: 24 m³ urtean.

Tokia: Pagola mendia, 14.

Udalerria eta probintzia: Igantzi (Nafarroa).

Xedea: suteetan erabiltzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

eskubidea amaitzeko espedientea abiarazi da titularrak uko egin diolako ur aprobetxamendu honi: 24 m³ urtean, izenik gabeko erreka batetik, Pagola mendia, 14, Igantziko udal mugapean (Nafarroa), 8 m³-ko biltegi bat betetzeko, suteetan erabiltzeko. Inskripzioa Nafarroako Baso Elkartearen izenean eginda dago.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Igantziko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2012ko abenduaren 19an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1300167