23. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2012-O-1578

Arsenio Larraga Sánchezek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Arsenio Larraga Sánchez.

Xedea: pareta, etxola eta hesia eraikitzea.

Ur-ibilgua: Ebro ibaia.

Alderdia: Mosquera.

Udalerria: Tutera (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da etxola bat eraikitzea eta hesia jartzea, 29. poligonoko 183. eta 184. lurzatietan, Ebro ibaiaren eskuinaldean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko urtarrilaren 15ean.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1301258