23. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2005-P-1422

Ebroko Ur Konfederazioak 2012ko urriaren 26an emandako ebazpenaren bidez, María Inmaculada Etayo Larrainzarri ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Sesmako udal mugapeko (Nafarroa) Las Hoyas alderdian, 2. poligonoko 1.029. lurzatian, Ega I ibaiaren eskuinaldean (90121), ibilguen polizia-eremuan dagoen putzu batetik ura ateratzeko, urte osoan, aipatutako udal mugapean, 2. poligonoko 1.029. lurzatian eta 9. poligonoko 385. eta 386. lurzatietan, olibadiak ureztatzeko, 2,1757 hektarea. Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (abuztua) 0,22 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2012ko urriaren 26an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1300891