23. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko urtarrilaren 23an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat izendatzen duena.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 4.1 artikuluak dio nork osatuko duen Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia. Kideetako bat -4. artikulu hori aldatzen duen abenduaren 4ko 19/2012 Foru Legea argitaratu eta gero, n) atal berriak dioenez-, Nafarroako Foru Komunitateko desgaitasun motak barne hartzen dituzten erakundeetan ordezkaritza handiena duenaren ordezkaria izanen da.

Aipatu foru legearen 5. artikuluak dio Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2012ko abenduaren 26an, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Batzordeari (CORMIN), Nafarroako Foru Komunitateko desgaitasun motak barne hartzen dituzten erakundeetan ordezkaritza handiena baitu, Nafarroako Eskola Kontseilurako pertsona bat izendatzeko eskatu zitzaion, Nafarroako Gobernuari proposatu ahal izateko aipatu kontseiluko kide izendatu dezan.

2013ko urtarrilaren 17an, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Batzordeak (CORMIN) bere erabakiaren berri eman zion Hezkuntza Departamentuari: batzorde exekutiboak, 2013ko urtarrilaren 15ean, Blanca Idoate Iribarren izendatu zuen Nafarroako Eskola Kontseiluan CORMINen ordezkari izan dadin.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Blanca Idoate Iribarren andrea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzea, Nafarroako Foru Komunitateko desgaitasun motak barne hartzen dituzten erakundeetan ordezkaritza handiena duenaren ordezkari, Pertsonen Ordezkarien Batzordearen izenean (CORMIN), 2011ko azaroaren 3an eratutako Kontseiluari gelditzen zaion agintaldirako.

2. Erabaki hau jakinaraztea Blanca Idoate Iribarren andreari eta Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Batzordeari (CORMIN), eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 23an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1301166