23. ALDIZKARIA - 2013ko Februaryren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2012-EXT-22

2012ko martxoaren 27an ofizioz abiarazi zen ondoko ezaugarriak dituen aprobetxamenduaren eskubidea amaitzeko espedientea, aprobetxamenduaren xede diren lurzatiak Nafarroako Ubidearen ureztalurren barruan ureztatzen baitira gaur egun.

Ezaugarriak:

Titularra: Javier Zaratiegui Armendáriz.

Xedea: ureztatzeko ur aprobetxamendu bat amaitzea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Alderdia: Lazarau.

Udalerria: Miranda Arga (Nafarroa).

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 14,37 l/s

Eskubidearen titulua: Ebroren Ur Konfederazioaren 2006ko urriaren 18ko Ebazpena, ezaugarriak aldatzekoa.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 38. liburukia, 128. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko abenduaren 14an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1300530