23. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Espedientea ikusi eta bertan entzuna izateko tramitearen ediktua.
Erreferentzia: 2012-EXT-43 eta beste batzuk

Ondoko ezaugarri hauek dituzten espedienteak aztertuta:

Ezaugarriak:

ESPEDIENTEA

TITULARRA

IBILGUA

UDALERRIA

DESTINOA

2012-EXT-43 2009-RC-977

Ramón Lasantas

Alhama ibaia

Cintruenigo

Industria

2012-EXT-44 2009-RC-978

Ramón Lasantas

Alhama ibaia

Cintruenigo

Industria

2012-EXT-49 2009-RC-976

Ramón Lasantas

Alhama ibaia

Cintruenigo

Industria

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 163.5 artikuluan ezarritakoarekin bat, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 84. artikuluan ezarritakoarekin lotuta, hamabost (15) eguneko epea ireki da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, uren erabilera pribatiborako eskubidea (datuak espedienteen ezaugarrietan ageri dira) amaitzeko espedienteen prozeduretan interesa dutenek egokitzat jotzen dutena alegatu dezaten beren interesen alde, eta horretarako espedientea ikusgai izanen dute Gran Vía kaleko 30ean, 4.a ezk., Zaragozan; telefonoa: 976 797 456, bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko urtarrilaren 11n.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1300342