3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
GOBERNUAREN ORDEZKARITZA
Energia Politikako eta Meatzaritzako Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpena, Gamesa Energía, S.A.U.ri baimena ematen diona autonomia erkidegoen arteko SET I+D El BoyalMagallón izeneko linea elektrikoa aldatzeko, Zaragoza eta Nafarroako probintzietan
Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako Industria eta Energia Arloan eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloan espedientea ireki da, Gamesa Energía, S.A.U.k (Zaragozako Albareda kaleko 1B zenbakian du helbidea) aipatutako instalazioa aldatzeko administrazio baimena eta proiektuaren onespena eskatu baititu.
Gamesa Energía, S.A.U.ren eskaera hori jendaurrean jarri da, Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta ez da alegaziorik aurkeztu.
Jendaurreko epearen ondorioz, txostenak eskatu ziren erakunde eta enpresa hauetan, proiektuak haien ondasun edo eskubideetan izan ditzakeen ukipenei dagokionez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoari jarraikiz: Cortesko Udala, Mallengo Udala, Borjako Udala, Aragoiko Ubide Inperialaren Ureztatzaileen Elkartea, Lodosako Ubidearen Ureztatzaile eta Erabiltzaileen Elkartea, Aragoiko Ingurumen Kudeaketarako Institutua (INAGA), Aragoiko Diputazio Nagusiaren menpeko Ingurumen Departamentua, Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua, Red Eléctrica de España, S.A., Avasa Abertis, Iberdrola eta Enagás, S.A. Ez dute proiektuaren kontrako eragozpenik edo alegaziorik aurkeztu.
Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloek aldeko txostenak eman dituzte.
Klima Aldaketarako Estatu-idazkaritzak 2009ko martxoaren 12an Ebazpena eman du, Set I+D El BoyalMagallón energia ateratzeko linea elektrikoaren proiektua, Malléngo eta Borjako udal mugapeetan (Zaragoza) eta Cortesko udal mugapean (Nafarroan), Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren menpe ez jartzeko erabakia hartzen duena.
Energia Politikako eta Meatzaritzako Zuzendaritza Nagusiak Ebazpena eman du 2010eko abenduaren 21ean, Gamesa Energía, S.A.U.ri baimena ematen diona autonomia erkidegoen arteko SET I+D El BoyalMagallón izeneko 30 kV-eko linea elektrikorako, Zaragoza eta Nafarroako probintzietan.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan ezarritako arauzko tramiteak bete direlakoan.
Energia Politikako eta Meatzaritzako Zuzendaritza Nagusi honek ebatzi du:
EBATZI DU:
Gamesa Energía, S.A.U.ri baimena ematea autonomia erkidegoen arteko SET I+D El BoyalMagallón izeneko linea elektrikoa aldatzeko, Zaragoza eta Nafarroako probintzietan.
Instalazioaren baimena aurkeztutako adendako datuen arabera eman da, eta hauexek dira ezaugarri nagusiak:
Lur azpiko linea:
-Sarearen tentsio nominala: 10/20 (24) kV.
-Zirkuitu kopurua: bat.
-Kablearen luzera 1. tartean: 3.725 m.
-Kablearen luzera 2. tartean: 71 m.
Aireko linea:
-Tentsio nominala: 20 KV.
-Zirkuitu kopurua: bat.
-Eroale kopurua fase bakoitzeko: Hiru.
-Lurreko kableak: Bat, OPGW34F42Z motakoa.
-Luzera gutxi gorabehera: 2.106 m.
Instalazioaren xedea da "I+D Boyal" parke eolikoan sortutako energia ateratzea.
Baimen hau ematen bada ere, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari dagozkien eta beharrezkoak diren kontzesio eta baimenak beharko dira, bai eta aplikatzekoak diren xedapenek eragindako beste guztiak ere.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Energiaren Estatu-idazkariari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoarekin bat.
Madrilen, 2012ko abenduaren 18an.-Zuzendari nagusia, Antonio Hernández García.
Iragarkiaren kodea: E1300856