23. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Datuen babesaren gaineko araudiaren aplikazioa Orontzeko Udalean

Orontzeko Udalak, 2012ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Orontzeko Udalaren datu pertsonalen fitxategiak sortzea, aldatzea eta kentzea.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, Herri Administrazioen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduak indarra hartzeak berritasun batzuk sartu ditu, 53 eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen du fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.

Osoko Bilkurak esleiturik dituen eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta bera garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, xedatu dut:

Lehenbizikoa.-Orontzeko Udaleko fitxategiak dira osoko bilkuran hartutako erabaki honen eranskinekoak.

Bigarrena.-Osoko bilkuran hartutako erabaki honen I. eranskineko fitxategiak sortu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta bera garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

Hirugarrena.-Osoko bilkuran hartutako erabaki honen eranskineko fitxategien araua izanen da bakoitzerako zehazten diren xedapen orokorra eta jarraibideak, eta betiere egonen dira aplikatzen ahal zaizkien goragoko legezko eta erregelamenduzko arauen mendean.

Laugarrena.-15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinaraziko dira Datuak babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da erabaki hau Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Bosgarrena.-Udalaren erabaki honek Erkidego Autonomoko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Orontzen, 2012ko abenduaren 27an.-Alkatea, Cristina Lorente Hualde.

I. ERANSKINA

Fitxategi sortu berriak

Fitxategia: Udal errolda

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Udalaren errolda.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Udalaren errolda kudeatzea; xede estatistiko, historiko edo zientifikoak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat, zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: eskatzaileak; Udal Errolda.

b.2) Etorkia:

Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda)

Erregistro publikoak.

Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.

Bertzelako kategoria pertsonalak:

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak-Sorteguna-Sorlekua-Adina-Sexua-Nazionalitatea)

Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (Prestakuntza, titulazioak-laneko eskarmentua)

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ogasun publikoari eta zerga administrazioari, erregistro publikoei, arlo horretan eskumenak dituen Administrazio Publikoari, Administrazio Publikoko beste erakunde batzuei; (Gizarte segurantzako erakundeak, ogasun publikoa eta zerga administrazioa, erregistro publikoak, autonomia erkidegoko beste erakunde batzuk)

e) Hirugarren herrietara aurreikusirik dauden nazioarteko transmisioak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Orontzeko udala, Nafarroa.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Orontzeko Kale Nagusia, z.g. - 31541.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Iragarkiaren kodea: L1300334