23. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa ordenantzetan. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2012ko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea "Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamenduak", "Herrilurren aprobetxamenduak" eta "Kirol instalazioen erabilera" izeneko udal ordenantzetan; 2012ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an, eta jendaurrean egon bitartean ez da alegaziorik aurkeztu. Beraz, testu osoa ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, hasierako erabakia behin betiko bilakatu eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2013ko urtarrilaren 8an.-Alkatea, María Josefa Verano Elvira.

ORDENANTZEN ALDAKETA

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin
eta zorupeko aprobetxamendua

-Merkatu txikiak:

  • Postu finkoentzat, 27,76 euro/m² urtean.
  • Aldi baterako postuentzat, 30,85 euro/m² urtean.

Herrilurretako aprobetxamenduak

Zenbait urtetarako aprobetxamenduak: 2012an Nafarroako nekazariek edo abeltzainek jasotako prezioen indizeen gorabeheraren arabera (erakunde ofizial eskudunak onetsi ditu Nafarroarako).

Kirol instalazioen erabilera

-Yoga:

  • Yoga ikastaroak, jarduera bat: 81,00 euro hiruhilekoan.
  • Yoga ikastaro osoa (urritik maiatzera), jarduera bat: 194,00 euro.
  • Yoga eta jarduera gehiago (bonua): 105,00 euro hiruhilekoan.
  • Yoga ikastaro osoa (urritik maiatzera), eta jarduera gehiago (bonua): 250,00 euro.

-SPA instalazioak:

  • %10eko hobaria langabeen eta ikasleen kuotetan.

Iragarkiaren kodea: L1300201