23. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2013ko ekitaldiko karga-tasak. Behin betiko onespena

Elizagorriko Udalak, 2012ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2013rako karga-tasak. Hona hemen: espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik 2012ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, azaroaren 14an, eta toki entitate honen iragarki oholean paratuta. Jendaurreko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Argitara ematen da 2013. urteko karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,34.

Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,00.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: bilketarako indizea: 1,2 maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak onetsi zituen JEZaren tarifetan aipatzen diren kuotei aplikatu beharrekoa.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: balioaren igoera zehazteko ehunekoa: %2,2 aldi guztietan. Kuota zehazteko karga-tasa: %16.

Elizagorrian, 2013ko urtarrilaren 9an.-Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1300299