23. ALDIZKARIA - 2013ko Februaryren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

29/2013 FORU AGINDUA, urtarrilaren 28koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Zorraren jaulkipena arautzeko Gobernuak 2013ko urtarrilaren 16an hartutako Erabakian bildutako xedapenak zehaztu eta garatzen dituena.

Nafarroako Gobernuak urtarrilaren 16an hartutako Erabakiaren bidez xedatu zen Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 61. artikuluan agertzen diren zorpetze-eragiketak egitea, gehienez 392.102.954 euro arte. Erabaki horren 4. artikuluan xedatu zen, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren foru aginduaren bidez, balioen jaulkipenen baldintza guztiak zehaztuko zirela, eta hango titularrari foru lege horren 66.1 artikuluko c) eta d) letretan bildutako eskumenak eskuordetu zitzaizkion.

Oraingo eragiketa hau 2006ko azaroaren 23an egindako jaulkipenak berriz irekitzean datza (retap). Jaulkipenaren balio nominala 83 milioi euro da, %4ko kupoietan, eta 2021eko azaroaren 23an du mugaeguna. Eragiketaren balio nominala 9.000.000 euro da.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Jaulkipenen ezaugarriak:

2006ko azaroaren 23an jaulkitako Nafarroako Zorraren (mugaeguna: 2021eko azaroaren 23a; %4ko kupoia, ISIN ES0001353228) berrirekitzeak, 9.000.000 euro nominalekoak, haren ezaugarri eta baldintza berak ditu, jaulkipen prezioa izan ezik, honelakoa baita:

Ex-kupoiaren prezioa: %87,548.

Kupoi korritua: 73.000 euro.

Ordaindu beharreko zenbatekoa: 7.952.320 euro.

Dirua noiz ordaindu: 2013ko otsailaren 6an.

2. artikulua. Jaulkipenen kolokazioa.

Kolokazio pribatuaren sistemaren bidez esleituko dira jaulkipenak.

3. artikulua. Likidezia.

Nafarroako Zorrak Zor Publikoaren Merkatuan kotizatuko du idatzoharretan.

4. artikulua. Tratamendu fiskala.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboentzat interesek sortutako etekinek atxikipena izanen dute, indarra duen legezko araudiaren arabera. Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek lortutako errentetan ez da beharrezkoa izanen atxikipenik egitea, ezta konturako diru-sarrerarik ere, urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren 34. artikuluan xedatutakoaren arabera.

5. artikulua. Jaulkipenaren produktua eta gastuak.

Jaulkipen honen produktu guztia 2013ko urtarrilaren 16ko Erabakian ezarritako helbururako erabiliko da.

Jaulkipenaren komisioak eta haren ondoriozko gainerako gastuak 2013ko gastuen aurrekontuko "Zor publikoa eta bestelako maileguak jaulki, aldatu eta kitatzeko gastuak" izeneko 112003-11430-3010-951100 kontu-sailaren kargura izanen dira.

Jaulkipenaren interesak 2013tik 2021era bitarteko ekitaldietako gastuen aurrekontuetan bidezko den kontu-sailari aplikatuko zaizkio, bi ekitaldi horiek barne.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 28an.-Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1301365