2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARDE
2014. urteko karga-tasak
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, Gardeko Udalak, 2013ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 64. artikuluak eta harekin bat heldu direnek xedatzen dutenarekin bat, Udalbatzak, legez eskatzen den gehiengoaren quoruma zuela, aho batez honako erabaki hauek hartu zituen:
Zergak:
1.–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa bere %0,2000 horretan uztea.
2.–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa bere %0,5581 horretan uztea.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa bere %3,00 horretan uztea.
4.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, urte tarteei aplikatzen zaizkien portzentajeak beren horretan uztea, hain zuzen, honako hauek:
–Batetik bortz urte bitarte: %2,5.
–Hamar urte bitarte: %2,4.
–Hamabortz urte bitarte: %2,3.
–Hogei urte bitarte: %2,3.
%13ko tasa aplikatuko da.
5.–Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea bere horretan uztea.
Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:
A. Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
B. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Garden, 2013ko urriaren 29an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.
Iragarkiaren kodea: L1316242