2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Jarduera sailkatua. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Compañía Logística de Hidrocarburos, S.A. (LICACL4C/2013/5 espedientea). Jarduera: lurrinak berreskuratzeko unitatea, CLH Navarra biltegiratzeko instalazioan. Tokia: katastroko 4. poligonoko 108, 520 eta 521. lurzatiak; posta helbidea: San Babil alderdia, z.g. (Getze Galar).
Getze Galarren, 2013ko azaroaren 19an.–Alkate udalburua, Cecilio Lusarreta Echarri.
Iragarkiaren kodea: L1316244