Iragarkia
229. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 27a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Ordenantza, Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko. Behin betiko onespena
Arroizko Udalak, 2013ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arroizko Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza.
Delako ordenantzaren hasierako onespenaren eta jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2013ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 8an, eta Udalaren iragarki oholean. Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iraganik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Ordenantza horrek ondorio juridiko egokiak izan ditzan, osorik argitaratzen da haren testua, delako artikuluan ezarria bete beharrez.
Arroitzen, 2013ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moléon Segura.
ORDENANTZA, ARROIZKO UDALEAN DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTZEKO
Datuak babestearen gainean Europar Batasunean dagoen araudia Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren bitartez ekarri da gure herrialdera (DBLO). Horrek indarrik gabe utzi du aurrekoa, erran nahi baita, Datu Pertsonalen Tratamendu Automatizatua arautzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoa.
Delako DBLOak xedea du pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea, datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten erabilera mota guztiei ere.
Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek bete beharko dituzte halako betebehar eta neurri batzuk. Horiek DBLOan arauturik daude, baita lege organikoa garatzeko erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ere.
Alde horretatik, DBLOaren 9. artikuluak ezartzen du fitxategiaren edo tratamenduen arduradunek duten betebeharra segurtasun neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak hartzeko, “datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu eta eskuratzea eragozteko, kontuan harturik teknologiaren egoera, bilduriko datuen nolakoa eta izan ditzaketen arriskuak, bai gizakien ekintzen aldetik, bai ingurunearen aldetik ere’’.
DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoan.
Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:
–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.
–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.
–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.
–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.
–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.
–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.
–Eskatzekoak diren segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak direla.
Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.
Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Arroizko Udalak.
Fitxategi horiek babesaren arloko legeriara egokitu beharrak eta horiek sortzeko xedapen orokor bat eman beharrak ekarri dute ondotik ematen den ordenantzaren onespena.
Lehenengoa.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:
1.–Katastroa.
Xede eta erabilera aurreikusiak: katastroa mantentzea: kontsultak egitea eta ziurtagiriak luzatzea. Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren diru-bilketa.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan eskriturak entregatzean, edo notariotzek, eskrituren zerrenden berri ematean.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: katastroko ondasunen titularrak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
–Inguruabar sozialen datuak.
–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa. paperezko euskarrian.
Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenei (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 8.2 artikulua) eta hainbat pertsona eta entitateri, 12/2006 Legearen 43 eta 44. artikuluan araututakoaren arabera.
Organo arduraduna: Arroizko herriko etxea.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Arroizko Udala.
Segurtasun maila: ertaina.
2.–Zirkulazioa.
Xede eta erabilera aurreikusiak: ibilgailuen errolda mantentzeko lanak eta zirkulazio zergaren diru-bilketa.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak etortzen dira Trafiko Zuzendaritza Nagusitik, horiek modu automatizatuan bidaltzen baititu, helbide elektronikoaren bidez, eta gestorietatik, posta arruntaren bidez.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: udalerrian erregistratutako ibilgailuen titularrak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
Datuen komunikazioa: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei, Gizarte Segurantzako organismoei, eta epaile eta epaitegiei, aldez aurretik eskatuta.
Organo arduraduna: Arroizko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Arroizko Udala.
Segurtasun maila: ertaina.
3.–Kontabilitate publikoa.
Xede eta erabilera aurreikusiak: kontabilitate publikoa eta aurrekontuena eramatea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, kontabilitateko dokumentazioaren bidez.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: kontabilitate ekitaldian Udalarekin harremana duten hirugarrenak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa, udal kudeaketaren aplikazioaren bidez eta paperean.
Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari (Toki Administrazioko Departamentua), Comptos Ganberari eta bidezko interesa dutenei.
Organo arduraduna: Arroizko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Arroizko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
4.–JEZ.
Xede eta erabilera aurreikusiak: jarduera ekonomikoen gaineko zerga kudeatzea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, udal bulegoetan eskaera egitean.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: udalerrian lanbide edo enpresa jarduerak dituzten pertsonak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, telefonoa.
–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Merkataritza arloko datuak.
–Bestelako datuak: alta edo bajaren data.
Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, Nafarroako Gobernuaren bere gisako aplikazioa.
Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuari.
Organo arduraduna: Arroizko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Arroizko Udala.
Segurtasun maila: ertaina.
5.–Lizentziak, baimenak eta kontzesioak.
Xede eta erabilera aurreikusiak: obra lizentziak, irekitzeko lizentziak edo jarduerarako lizentziak eta administrazioaren beste baimen eta kontzesio batzuk kudeatu eta kontrolatzea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan eskaera idatziz egitean.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: lizentzia, baimen eta kontzesioen eskatzaileak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa, sinadura.
–Inguruabar sozialen datuak.
–Merkataritza arloko datuak.
Tratamendurako erabilitako sistema: paperean.
Datuen komunikazioa: Foru Komunitateko beste organo batzuei.
Organo arduraduna: Arroizko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Arroizko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
6.–Biztanleen errolda.
Xede eta erabilera aurreikusiak: biztanleen udal erroldaren kudeaketa. Ziurtagiriak. Estatistika publikoaren eginkizuna.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan, erroldatzea eskatzean.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Arroizko auzoak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, egoitza-txartela, pasaportea, telefonoa, sinadura.
–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.
–Ikasketa eta lanbide datuak.
Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa, udal kudeaketaren aplikazioaren bidez eta paperean.
Datuen komunikazioa: Estatistikako Institutu Nazionalari, toki administrazioko beste organo batzuei, Segurtasun Indar eta Kidegoei.
Organo arduraduna: Arroizko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Arroizko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
7.–Gainbalioak.
Xede eta erabilera aurreikusiak: hirilurren balio igoeraren gaineko zerga kudeatu eta kontrolatzea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo notariotzek emanda.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: zerga hau ordaintzera behartuta daudenak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, zer gisa diharduen.
–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
Organo arduraduna: Arroizko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Arroizko Udala.
Segurtasun maila: ertaina.
8.–Langileak.
Xede eta erabilera aurreikusiak: Udaleko langileen kudeaketa: nominak, gizarte aseguruak, laneko arriskuen prebentzioa eta osasunaren zaintza.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: intesdunek berek ematen dituzte lan-kontratua sinatzean eta lan-harremanerako behar den dokumentazioa ematean.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Arroizko Udaleko enplegatuak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa, Gizarte Segurantzako zenbakia, sinadura.
–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Osasun arloko datuak.
–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.
–Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.
Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa da, automatizatua tratamenduaz arduratzen diren hirugarrenen aldetik, eta paperean, Udalaren aldetik, alderdien arteko lan-harremanak sorrarazten duen dokumentazio guztia erregistratzen duelako.
Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako erakundeei, ogasun publikoari eta zerga administrazioari.
Organo arduraduna: Arroizko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Arroizko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
9.–Sarrera-irteeren erregistroa.
Xede eta erabilera aurreikusiak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, edo administrazio publikoek edo beste entitate batzuek, bai entitatearen bulegoetan beretan, posta arruntaren bidez edo bestela igorrita.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalarengana idatziz jotzen dutenak eta komunikazio ofizialen hartzaileak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak eta helbidea.
–Bestelako datuak: data.
Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa.
Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
Organo arduraduna: Arroizko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Arroizko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
10.–Interesen erregistroa.
Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalbatzako kideen ondareko ondasunak eta bateraezintasunerako izan daitezkeen arrazoiak deklaratzeko erregistroa eta haien jardueren erregistroa eratzea. Bidaia-sariak eta nahitaezko aseguruak ordaintzea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte, elkarrizketetan eta idazkari arduradunari egiaztagiriak ematean.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Arroizko Udaleko Udalbatzako kideak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, telefonoa, helbidea, NANa, sinadura.
–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Inguruabar sozialen datuak.
–Ikasketa eta lanbide datuak.
–Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.
–Merkataritza arloko datuak.
Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian.
Datuen komunikazioa: zuzeneko bidezko interesa dutela frogatzen duten guztiei, eta Lurzoruari buruzko maiatzaren 28ko 8/2007 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarriaren eta etorkizuneko beste xedapen batzuen aplikazioaren ondorioz izan daitezkeen lagapenak. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eta nahitaezko aseguruak zein aseguru-etxerekin kontratatzen diren, horri jakinaraziko zaio.
Organo arduraduna: Arroizko Udaleko Idazkaritza.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Arroizko Udaleko Idazkaritza.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
11.–Bikote egonkorren erregistroa.
Xede eta erabilera aurreikusiak: ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaz arduratzea. Ziurtagiriak.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte, eskaera idatziz aurkeztuta erregistroan jasoak izatea eskatzen dutenean.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: ezkondu gabeko bikote egonkorrak, Arroizko Udalean erregistratuak eta helbideratuak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, sinadura.
–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.
Tratamendurako erabilitako sistema: paperean, erregistro liburu batean.
Datuen komunikazioa: epaileei eta epaitegiei.
Organo arduraduna: Arroizko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Arroizko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
12.–Aparkatzeko txartelak.
Xede eta erabilera aurreikusiak: desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak emateko kudeaketa.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, eskabide baten bidez eta eskatzen den dokumentazioa hari erantsita eskaera egitean.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: baliaezintasun iraunkorra duten gidariak eta haien zaintzaileak edo haiekin bizi diren ahaideak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, sinadura, irudia.
–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.
–Osasun arloko datuak.
Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian.
Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
Organo arduraduna: Arroizko herriko etxea.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Arroizko Udala.
Segurtasun maila: handia.
13.–Liburutegia.
Xede eta erabilera aurreikusiak: Udal liburutegiko kideen fitxategia.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: Interesdunek berek emanen dituzte, alta fitxa batean datuak erregistratzearen bidez.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udal liburutegiko kideak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, sinadura, telefonoa, irudia.
–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.
Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarria.
Datuen komunikazioa: ez da daturik ematen.
Organo arduraduna: Arroizko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Arroizko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
14.–Animalia arriskutsuen erregistroa.
Xede eta erabilera aurreikusiak: 50/1999 Legeak Udalei ezartzen dizkien betebeharrak betetzea: Arriskugarri gerta daitezkeen animalien jabe edo edukitzaileendako lizentziak ematea eta gai hau arautzen duen ordenantzaren 2. artikuluan definitzen diren animalien erregistroaz arduratzea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek datuak ematen dituzte behar den lizentzia eskatzean, edo mota honetako animalien jabe edo edukitzaile diren pertsonak ezagutzen dituzten hirugarrenek, gai hau arautzen duen ordenantzaren 3.3 artikuluari jarraikiz.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: arriskutsutzat jotzen diren animalien jabe edo edukitzaileak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, sinadura, telefonoa, irudia.
–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.
–Osasun arloko datuak.
–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian.
Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
Organo arduraduna: Arroizko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Arroizko Udala.
Segurtasun maila: handia.
15.–Kirol instalazioak.
Xede eta erabilera aurreikusiak: igerilekuetako abonatuen kontrola eta erabilerari dagozkion tasak kobratzea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek hitzez emanen dituzte..
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalaren kirol instalazioen erabiltzaileak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: Izen-deiturak.
–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.
Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
Organo arduraduna: Arroizko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Arroizko herriko etxea.
Segurtasun maila: ertaina.
16.–Herrilurrak.
Xede eta erabilera aurreikusiak: Arroizko udal mugapeko herrilurretako ondasunen aprobetxamenduak esleitu, mantendu eta horien diru-bilketa egitea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: esleipenean interesaturik daudenek berek ematen dituzte datuak, onuradun izateko behar diren baldintzen ziurtagiriak aurkezturik.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: herrilurren aprobetxamenduen onuradunak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.
–Inguruabar sozialen datuak.
–Merkataritza arloko datuak.
Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
Organo arduraduna: Arroizko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Arroizko herriko etxea.
Segurtasun maila: ertaina.
17.–Egoitza elektronikoa.
Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez tramiteak, kontsultak eta iradokizunak egiteko aukera ematea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek berek ematen dituzte, egoitza elektronikoan erregistratuta.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalaren egoitza elektronikoa erabiltzen dutenak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
Datuen komunikazioa: ez da daturik ematen.
Organo arduraduna: Arroizko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Arroizko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
18.–Laguntzak.
Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalak emandako laguntza eta diru-laguntzen kudeaketa.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek, eskaera egitean.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: diru-laguntza baten eskatzailea/esleipen hartzailea.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, sinadura.
–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
Organo arduraduna: Arroizko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Arroizko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Bigarrena.–Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea sortutako fitxategiak dagokien erregistroan inskriba daitezela, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistroan.
Iragarkiaren kodea: L1315994
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
