2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Tafallako Udaltzaingoko kaporal izateko lanpostu
bat barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko lehiaketa.
Behin betiko zerrenda
Tafallako Udaleko alkate udalburuak, 2013ko azaroaren 15ean, ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:
Tafallako Udaleko alkate udalburuak 2013ko uztailaren 23an eman ebazpenaren bidez, onetsi zen Tafallako Udaltzaingoko kaporal izateko lanpostu bat barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko lehiaketaren deialdia. Deialdia 2013ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 6an.
Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda 2013ko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 25ean, eta haren kontrako erreklamazioak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eranskinean heldu dena, eta epaimahaiko kideak izendatzea eta oposizioaldia hasteko eguna finkatzea.
Aurreko guztia ikusirik eta deialdiaren 5 eta 7.3 oinarrietan ezarritakoan oinarriturik,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Tafallako Udaltzaingoko kaporal izateko lanpostu bat barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko lehiaketako izangai onartu eta baztertuen ondoko behin betiko zerrenda onestea, eranskinean agertzen baita.
Bigarrena.–Honako hau izanen da epaimahaiaren behin betiko osaera:
–Mahaiburua: Francisco Irizar Jauregui, Tafallako Udaleko zinegotzia.
–Mahaikidea: Pablo Aristu Zunzarren, Foruzaingoak izendatua.
–Mahaikidea: Francisco Javier Moreno Gallego, Nafarroako Gobernuko Segurtasun Eskolak izendatua.
–Mahaikidea: Eneko Aransay Ros, langileak ordezkatzen dituen kasuan kasuko organoak proposaturiko ordezkari bat.
–Mahaikidea: Ángel M. Ibáñez, Tafallako Udaltzaingoko inspektore-ordea.
Idazkaria: Lourdes Galeano Lander, Tafallako Udaleko gizarte graduduna.
Hirugarrena.–Oposizioaldiaren hasiera:
Deialdiaren 7.3 oinarrian bildutako ariketak 2013ko abenduaren 19an eginen dira, goizeko 10:00etan, Tafallako Udaletxeko bulegoetan.
7.3 oinarrian biltzen den bezala, aditzera ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, proba praktikoan biltzen diren bi atalak –a) galderak erantzutea, proba objektiboan– eta –b) kasu praktiko bat ebaztea– egun berean eginen direla.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Tafallan, 2013ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
ERANSKINA
Tafallako Udaltzaingoko kaporal izateko lanpostu bat
barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko izangai
onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Deialdiaren 5. oinarrian jasotzen den bezalaxe, horren gainean onesten diren behin behineko eta behin betiko zerrendetan datu hauek baizik ez dira agertuko: udaltzainaren zenbakia.
Onartuak:
Foruzain zk.
–25.
–26.
–29.
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: L1316185