214. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Jarduera Ekonomikoen 2014. urteko zerga

Interesdun guztiei jakinarazten zaie jarduera ekonomikoen gaineko 2014ko zerga kobratuko dela.

Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, urriaren 28tik abenduaren 2ra, biak barne.

Ordainagiri helbideratuak azaroaren 21ean kobratuko dira.

Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edo Caixabankeko edozein bulegotan egin beharko da; hartarako, Udalak postaz igorriko duen ordainagiria eraman beharko da.

Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Corellan, 2014ko urriaren 23an.–Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L1414301