4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 237/2013 prozedura
Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko bideratu den 237/2013 prozesuan ebazpenak eman dira, eta haien kopiak interesdunen eskura daude bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Construcciones Lergaiz, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berrikusteko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2013ko azaroaren 11n.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1316128