Iragarkia
229. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 27a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORELLA
Deialdia, erizain lanpostua hautaproben bitartez eta aldi baterako kontratazioaren bidez betetzeko izangaien zerrenda osa dadin, Corellako San José Zahar Etxean sortzen diren beharrei erantzuteko
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdia egin da, erizain lanpostua hautaproben bitartez eta aldi baterako kontratazioaren bidez betetzeko izangaien zerrenda osa dadin, Corellako San José Zahar Etxea erakunde autonomoan sortzen diren beharrei aldi batez erantzuteko.
Corellako San José Zahar Etxerako enpresa itunak ezartzen duen oinarrizko ordainsaria izanen du lanpostu horrek.
1.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak bi urteko indarraldia izanen du, lanpostuak behin betiko betetzeko hautapen prozedurarik ez dagoen bitartean.
1.3. Lanpostuen lanaldia aplikatzen ahal zaien lan hitzarmenean ezarritakoaren araberakoa izanen da. Lanpostuak edozein txandatakoak izanen dira, Zentroko Zuzendaritzak zehazten duenaren arabera.
1.4. Izendatutako izangaien eginkizunak jarraian aipatzen dira, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:
Erizaintzako langileen eginkizunak eta erantzukizunak.
1. Zaintzaileekin eta/edo familiarekin eta adineko pertsonarekin gauzatuko duen zaintza plana prestatu eta garatzea, haren balioak eta bizitzako historia, ingurunea eta baliabide erabilgarriak kontuan hartuz, eta haren osasun egoeraren balorazio oso eta sistematikoa eginez erregularki.
2. Egoiliarrak eta haien giza eta osasun behar orokorrak zaindu eta laguntzea, batik bat haien zerbitzuen beharra dutenean.
3. Beharrezkoa izanen da erizaintzako diagnostikoak erabiltzea.
4. Zaintza planaren bidez laguntza emanen da gaitasun orokorrak mantendu eta berrezartzeko, arazoei eta desgaitasunei aurrea hartu edo horiek atzeratzeko, egoera berriei egokituz eta heriotzaren prozesuaren lagun eginez.
5. Beharrezkoa da zaintza lanetan adineko pertsonaren eta haren familiaren beharrei erantzunez egiten dituen esku-hartzeak sistematikoki ebaluatzea, proposatutako helburuak zein mailatan bete diren zehaztu ahal izateko.
6. Diziplinarteko taldeko beste kideekin batera parte hartu behar du adineko pertsonari laguntza ematerakoan, erabakiak eta jokaerak printzipio bioetikoen arabera doituz.
7. Erizaintza gerontologikoaren arloko ikerketa lanak eginen ditu, norberaren jakintza corpusa sortu, antolatu eta sakontzeko.
8. Lanbide garapenean erantzukizuna hartu behar du bere gain, bere taldeko kideen hazkundean lagunduz.
9. Bere erabakiak eta praktika kode deontologikoan oinarrituko dira.
10. Botikak prestatu eta ematea sendagileen aginduen arabera (tratamenduak zehazki).
11. Historia klinikoak ordenatzea, jaso beharreko funtzioarekin lotutako datuak idaztea.
12. Gaixotasunagatik oheratutako egoiliarrari laguntzea, ezarri bezala jarrerak aldatuz, gaixoendako otorduen zerbitzua kontrolatuz eta jatekoa pazienteei zuzenean emanez instrumentalizazioa behar denean (zunda nasogastrikoa, zunda gastrikoa etab.).
13. Egoiliarren higiene pertsonala kontrolatzea, baita haiek geletan dituzten botikak eta janariak ere.
14. Zentroko langileen osasun beharrei kasu egitea, haiek bere eskumenekoak badira.
15. Fisioterapeutei laguntzea jardueretan, haien kalifikazio maila bateragarria bada OLT/EUD titulazioarekin, eta berariazko eginkizunek hala uzten badiete.
16. Botika eskariak, analisiak, errezeten kudeaketa, baimenen tramitazioa eta anbulantzia eskaerak egitea, baita prestazio ortoprotesikoen, pixoihalen eta bestelakoen eskaera ere, Nafarroako Osasun Zerbitzuari.
17. Zaintzeko prozesuaz arduratzea, hau da, adineko pertsonari banakako laguntza emateko gai izatea, metodo sistematiko eta antolatu baten bidez. Haren beharrak, urritasunak, baliabideak eta modu autonomoan aritzeko aukerak baloratzea, horrela arazoen arteko lehentasunak ezarri, helburuak jarri eta ikusitako arazoei egokitutako arreta plana prestatzeko, eta helburu errealistak proposatzea, adineko pertsonak, familiak eta/edo zaintzaileek lor ditzaketenak. Halaber, adineko pertsonaren eta haren familiakoen eta zaintzaileen parte-hartzea bideratzeko jarduerak planifikatzea. Pertsonak lor dezakeen autonomia mailarik handiena mantentzen eta/edo berreskuratzen laguntzea, eta prozesuko emaitzak baloratzea.
18. Adineko pertsonei zuzendutako jarduerak garatzea osasunaren sustapenari eta gaixotasunaren prebentzioari edo egoeraren ondoriozko arazoei loturiko arloetan, kontuan harturik ahultasun egoeretan daudela; familiakoei eta/edo zaintzaile informalei ere zuzenduko zaizkie; osasunari eutsi eta zahartze prozesuari egokitzeko heziketa lana ere eginen du, arrisku egoerak identifikatuz, gaixotasunak sendatzen lagunduz edo egoera kronikoen jarraipena eginez eta heriotzaren prozesuan laguntza pertsonala emanez.
19. Erizaintza taldearen buru izatea eta diziplinarteko talde lanean parte hartzea zainketa egin ahal izateko, adineko pertsonendako arretaren berezitasunak zehaztuz eta formulatuz, egoera bakoitzean dagokion zeregina bere gain hartuz eta beste profesional batzuekin aukerak, ezagupenak eta esperientziak trukatuz edozein jarduketa esparrutan.
20. Berariazko bere jardueraren azterketan parte hartzea gizartearekin duen konpromisoa zehazten duen ikerketaren bidez, betiere adinekoen eskubide eta balioak kontuan harturik, ematen duen laguntzaren kalitatea hobetzeko ikerketa erabiliz, teoria eta praktika lotuz profesionalen, zaintzaileen eta beste gizarte talde batzuen artean.
21. Bere erabaki eta ekintzen erantzukizuna bere gain hartzea, bere praxis profesionala adineko pertsonen eta haien familiaren errespetuan oinarrituz. Haiek mantentzeko neurriak hartzea, erabakiak eta jokaerak ongintzaren (kalterik ezaren), autonomiaren eta justiziaren printzipio bioetikoen arabera doituz, kode deontologikoari jarraikiz.
22. Ohiko lanalditik kanpo, erizainak sakelako telefono bidez lokalizatuta egon beharko du egoiliarren osasun beharrak sortzen direnean eta heriotza, larrialdi eta argibide kasuetan eta halakoetan familiakoei arreta eman behar zaienean.
1.5. Bi hilabeteko probaldia ezartzen da.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko Estatu kideetako nazionalitatea eta familiakoak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako moduan. Legezko bizileku iraunkorra Espainian duen atzerritarra izatea, edo indarra duen lan baimena edukitzea.
b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.
c) Erizaintza arloko unibertsitateko diplomadun titulua izatea.
d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoak betetzeko gabetua edo desgaitua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izatea.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren Estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.
2.2. Baldintza horiek guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira, bai eta hautapen prozedurak dirauen bitartean ere, Zahar Etxerako kontratazioa egiten den arte.
Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Corellako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Espainiako plaza, zk.g.) 09:30etik 13:30era bitarte, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz. Horretarako, 20 egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabide horiek deialdi honetako I. eranskinean argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio, eta haiekin batean curriculum vitaea eta lehiatzaileek alegatzen dituzten merezimenduen frogagiriak aurkeztuko dira.
Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.
3.2. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.3. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua eta eskatzen den titulazioarena aurkeztu beharko dituzte, edo eskabideak aurkezteko epea burutzen denerako hura erdiesteko maneran izanen direla adierazten duen agiriarena.
3.4. Minusbaliotasuna duten izangaiek, eskabidearekin batera, minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute. Osasun ziurtagiria ere aurkeztu beharko dute, horren bidez frogatzeko desgaitasuna ez dela lanpostuko lanerako gaitasuna kentzen dien eritasun edo urritasun fisiko edo psikiko bat. II. eranskineko eredua erabiliko da.
4.–Behin-behineko zerrendak.
Behin eskabideak aurkezteko epea bukatuz gero, jendaurrean paratuko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda Corellako Udalaren iragarki oholean, baita Udalaren web orrian ere.
Oholean agertzen denetik hasita, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.
5.–Behin betiko zerrendak.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoan, Corellako San José Zahar Etxea erakunde autonomoko buruak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko; hura Corellako Udalaren iragarki oholean eta Udalaren web orrian jarriko da jendaurrean, hautapen proba egiteko eguna eta tokia adierazita.
Bazterturik ez badago, zuzenean argitaratuko da behin betiko zerrenda.
6.–Epaimahaia.
6.1.–Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
Mahaiburua: Javier Navarro Arellano, San José Zahar Etxeko burua.
Ordezko mahaiburua: Susana Escribano Sanz, San José Zahar Etxeko Gobernu Batzordeko kidea.
1. mahaikidea: Ainhoa Gil Pérez, San José Zahar Etxeko zuzendaria.
1. mahaikidearen ordezkoa: Clara López Pérez de Urabayen, San José Zahar Etxeko erizaina.
2. mahaikidea: Eva Echau Hernández, San José Zahar Etxeko erizaina.
2. mahaikidearen ordezkoa: Noemí Jiménez Marín, San José Zahar Etxeko erizaina.
3. mahaikidea: M.ª Jesús Arellano Ayala, Corellako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte-langilea.
3. mahaikidearen ordezkoa: Aitana Aguirre Bueno, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte-langilea.
4. mahaikidea: Aroa Lasheras García, San José Zahar Etxeko langileen ordezkaria.
4. mahaikidearen ordezkoa: Purificación Delgado García, San José Zahar Etxeko langileen ordezkaria.
Idazkaria: Milagrosa López Mendoza, Corellako Udaleko idazkaria.
Ordezko idazkaria: Rosana Ugarte Martínez, Corellako Udaleko kontu-hartzailea.
6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute.
6.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen arauen interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazoak.
6.4. Epaimahaiak aholkulariak biltzen ahalko ditu proba batzuetarako nahiz guztietarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.5. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Corellako Udalari hala jakinarazi, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak gertatzen direnean.
Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.
Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.
6.6. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.
6.7. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.
7.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
–Lehiaketaldia:
7.1. Epaimahaiak izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu ondotik aipatzen den merezimendu baremoari jarraikiz. Izangaiek eskaera aurkezten duten unean berean alegatu eta frogatu beharko dituzte merezimendu guztiak. Horretarako, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak ekarri beharko dituzte; bestela, ez aurkeztutzat joko dira.
7.2. Merezimenduen balorazioa: Izangaien merezimenduak baremo honi jarraikiz baloratuko dira:
a) Prestakuntza: gehienez ere 10 puntu.
–Erakunde ofizialek erizaintza lanpostuaren arloan emandako ikastaroak, 8 puntu:
- Graduatu ondokoak edo masterrak, 250 ordukoak: 5 puntu bakoitzeko.
–Erizaintzarekin zerikusia duten ikastaroak:
- 20 ordutik 50 ordura bitartekoak: puntu 1 bakoitzeko.
- 50 ordu baino gehiagokoak: 2 puntu bakoitzeko.
–Informatikarekin zerikusia duten ikastaroak, lanpostuan aritzeko: 2 puntu gehienez.
- 20tik 50 ordu bitartekoak: 0,5 puntu bakoitzeko.
- 50 ordu baino gehiagokoak: puntu 1 bakoitzeko.
Kontuan hartuko dira, soilik, epaimahaiari aurkezteko unean jatorrizko agiriaren edo kopia konpultsatuaren bidez frogatzen diren merezimenduak. Hark izangai bakoitzak aurkeztutako zerrendarekin alderatu ondoren emanen ditu ontzat.
b) Esperientzia: gehienez ere 20 puntu.
–Egoitza geriatrikoetan edo zentro sozio-sanitarioetan erizain gisa egindako zerbitzuak: zerbitzu urte edo zatiki bakoitzeko, 1,5 puntu urteko.
Frogaturiko esperientziak urte osoak osatzen ez dituenean, dagokion proportzioa aterako da, gutxienez ere 3 hilabetekoak izanen diren zatikien bitartez.
–Oposizioaldia:
7.3. Oposizioaldia ondoko ariketak osatuko du:
–Test moduko 40 galderari erantzutea, II. eranskineko gai zerrendako gaiei buruz.
Proba hori egiteko ordu bat izanen da gehienez, eta 70 puntu lortzen ahalko gehienez.
Epaimahaiak 0tik 70 puntura bitarte baloratuko du proba. Bazterturik geldituko dira gutxienez 35 puntu lortzen ez dituztenak. Erantzun oker bakoitzagatik %25 kenduko da.
Ariketa bakoitza deialdi bakarraren bidez eginen da eta hartara NANa, pasaportea edo AIZ aldean duela joan beharko du izangai bakoitzak.
Ariketaren puntuazioa lortutakoan, oposizioaren emaitza aterako da. Emaitza horri merezimenduen lehiaketan erdietsitako puntuak gehituko zaizkio, eta horrek oposizio-lehiaketaren azken eta behin betiko puntuazioa ekarriko du.
Hautaprobetan, minusbaliotasuna izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.
8.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.
8.1. Kalifikazioa buruturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Corellako Udalaren iragarki oholean eta probak egin diren tokian, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeraren araberakoa, eta erakunde autonomoko Gobernu Batzordeari helaraziko dio behin betiko onets dezan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.
8.2. Gainditu duten izangaiei gertatzen diren premien arabera dei egiten ahalko zaie, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.
8.3. Dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 3. atalean ezarritakoa, Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera.
9.–Zerrendaren kudeaketa.
–Behin betiko zerrenda onetsi ondoren, dei eginen zaie izangaiei puntuazio hurrenkerari zorrotz jarraituz. San José Zahar Etxeko buruaren ardura izanen da zerrenda kudeatzea.
–Berdinketa izanez gero, hautaturiko izangaien artean zozketa publikoa eginez gauzatuko da hautaketa.
–Deia jasotakoan, izangaiek deialdian ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte, hiru egun naturaleko epean, Corellako Udalaren bulegoetan.
–Eskainitako lanpostu bat betetzeari uko egiten diotenek edo eskatutako agiriak ezarritako epean aurkezten ez dituztenek zerrendetan egoteko eskubidea galduko dute, ezinbesteko arrazoiak frogatzen direnean izan ezik, zahar etxeko zuzendaritzaren balorazioaren arabera.
–Agiriak aztertu eta ikusten bada izangaiek ez dutela betetzen deialdian ezarritako baldintzetakoren bat, deuseztatu eginen dira haien jarduketak, hasierako eskaeran informazio faltsua emateagatik egozten ahal zaien erantzunbeharra galarazi gabe.
10.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkeztea aukeratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Corellan, 2013ko azaroaren 14an.–Alkatea, José Javier Navarro Arellano.
I. ERANSKINA
IZENA | ||
NAN/NORTASUN AGIRIA | JAIOTEGUNA (URTEA/HILABETEA/EGUNA) | JAIOTERRIA |
NAZIONALITATEA | EGUNGO HELBIDEA (KALEA, ZENBAKIA, ESKAILERA, SOLAIRUA) | |
POSTA KODEA/HERRIA | TELEFONOAK | HELBIDE ELEKTRONIKOA |
AZALTZEN DUT:
Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.
Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.
Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, ez eta diziplinako kaleratze bidez bidalia ere, eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.
Eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunean eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.
Taulan “x” jarri, bidezkoa bada soilik: Desgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).
Taulan “x” jarri, bidezkoa bada soilik: Minusbaliatua naizela frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana. Eta osasun ziurtagiria aurkezten dut, II. eranskineko ereduaren araberakoa, horren bidez frogatzeko nire desgaitasuna ez dela lanpostuko zereginak ongi betetzea eragotziko lidakeen eritasun edo urritasun fisiko edo psikiko bat.
Eskabideari agiri hauen fotokopia konpultsatuak erantsi dizkiodala:
–Nortasun agiri nazionala.
–Aipatu titulazio akademikoa.
ESKATZEN DUT:
Hautaproben bidez izangaien zerrenda bat osatzeko deialdian onartua izatea, Corellako San José Zahar Etxeko erizain lanpostuan aldi baterako kontratuaren bidez aritzeko. Deialdia ...... Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ......aren ......(e)an.
Corellan, 20........(e)ko .................aren ...........(e)an.
(Sinadura)
Datuen babesa. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betez, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Corellako Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Erregistro Orokorrari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu.
II. ERANSKINA
Izena: ............................................ (medikuaren izena) eta elkargoko zenbakia, ziurtatzen dut ....................... jaunak/andreak (NANa ...........) duen minusbalioa, .................. Ebazpenaren bidez aitortua, ez dela eritasun edo urritasun fisiko edo psikiko bat, Corellako San José Zahar Etxeko erizain lanpostuaren ohiko zeregin eta eginkizunak betetzea eragotziko liokeena. Eginkizun hauek dira:
Erizaintzako langileen eginkizunak eta erantzukizunak.
1. Gauzatuko duen zaintza plana prestatu eta garatzea zaintzaileekin eta/edo familiarekin eta adineko pertsonarekin, haren balioak eta bizitzako historia, ingurunea eta baliabide erabilgarriak kontuan hartuz, eta haren osasun egoeraren balorazio oso eta sistematikoa eginez erregularki.
2. Egoiliarrak eta haien giza eta osasun behar orokorrak zaindu eta laguntzea, batik bat haien zerbitzuen beharra dutenean.
3. Beharrezkoa izanen da erizaintzako diagnostikoak erabiltzea.
4. Zaintza planaren bidez laguntza emanen da gaitasun orokorrak mantendu eta berrezartzeko, arazoei eta desgaitasunei aurrea hartu edo horiek atzeratzeko, egoera berriei egokituz eta heriotzaren prozesuaren lagun eginez.
5. Beharrezkoa da zaintza lanetan adineko pertsonaren eta haren familiaren beharrei erantzunez egiten dituen esku-hartzeak sistematikoki ebaluatzea, proposatutako helburuak zein mailatan bete diren zehaztu ahal izateko.
6. Diziplinarteko taldeko beste kideekin batera parte hartu behar du adineko pertsonari laguntza ematerakoan, erabakiak eta jokaerak printzipio bioetikoen arabera doituz.
7. Erizaintza gerontologikoaren arloko ikerketa lanak eginen ditu, norberaren jakintza corpusa sortu, antolatu eta sakontzeko.
8. Lanbide garapenean erantzukizuna hartu behar du bere gain, bere taldeko kideen hazkundean lagunduz.
9. Bere erabakiak eta praktika kode deontologikoan oinarrituko dira.
10. Botikak prestatu eta ematea sendagileen aginduen arabera (tratamenduak zehazki).
11. Historia klinikoak ordenatzea, jaso beharreko funtzioarekin lotutako datuak idaztea.
12. Gaixotasunagatik oheratutako egoiliarrari laguntzea, ezarri bezala jarrerak aldatuz, gaixoendako otorduen zerbitzua kontrolatuz eta jatekoa pazienteei zuzenean emanez instrumentalizazioa behar denean (zunda nasogastrikoa, zunda gastrikoa etab.).
13. Egoiliarren higiene pertsonala kontrolatzea, baita haiek geletan dituzten botikak eta janariak ere.
14. Zentroko langileen osasun beharrei kasu egitea, haiek bere eskumenekoak badira.
15. Fisioterapeutei laguntzea jardueretan, haien kalifikazio maila bateragarria bada OLT/EUD titulazioarekin, eta berariazko eginkizunek hala uzten badiete.
16. Botika eskariak, analisiak, errezeten kudeaketa, baimenen tramitazioa eta anbulantzia eskaerak egitea, baita prestazio ortoprotesikoen, pixoihalen eta bestelakoen eskaera ere, Nafarroako Osasun Zerbitzuari.
17. Zaintzeko prozesuaz arduratzea, hau da, adineko pertsonari banakako laguntza emateko gai izatea, metodo sistematiko eta antolatu baten bidez. Haren beharrak, urritasunak, baliabideak eta modu autonomoan aritzeko aukerak baloratzea, horrela arazoen arteko lehentasunak ezarri, helburuak jarri eta ikusitako arazoei egokitutako arreta plana prestatzeko, eta helburu errealistak proposatzea, adineko pertsonak, familiak eta/edo zaintzaileek lor ditzaketenak. Halaber, adineko pertsonaren eta haren familiakoen eta zaintzaileen parte-hartzea bideratzeko jarduerak planifikatzea. Pertsonak lor dezakeen autonomia mailarik handiena mantentzen eta/edo berreskuratzen laguntzea, eta prozesuko emaitzak baloratzea.
18. Adineko pertsonei zuzendutako jarduerak garatzea osasunaren sustapenari eta gaixotasunaren prebentzioari edo egoeraren ondoriozko arazoei loturiko arloetan, kontuan harturik ahultasun egoeretan daudela; familiakoei eta/edo zaintzaile informalei ere zuzenduko zaizkie; osasunari eutsi eta zahartze prozesuari egokitzeko heziketa lana ere eginen du, arrisku egoerak identifikatuz, gaixotasunak sendatzen lagunduz edo egoera kronikoen jarraipena eginez eta heriotzaren prozesuan laguntza pertsonala emanez.
19. Erizaintza taldearen buru izatea eta diziplinarteko talde lanean parte hartzea zainketa egin ahal izateko, adineko pertsonendako arretaren berezitasunak zehaztuz eta formulatuz, egoera bakoitzean dagokion zeregina bere gain hartuz eta beste profesional batzuekin aukerak, ezagupenak eta esperientziak trukatuz edozein jarduketa esparrutan.
20. Berariazko bere jardueraren azterketan parte hartzea gizartearekin duen konpromisoa zehazten duen ikerketaren bidez, betiere adinekoen eskubide eta balioak kontuan harturik, ematen duen laguntzaren kalitatea hobetzeko ikerketa erabiliz, teoria eta praktika lotuz profesionalen, zaintzaileen eta beste gizarte talde batzuen artean.
21. Bere erabaki eta ekintzen erantzukizuna bere gain hartzea, bere praxis profesionala adineko pertsonen eta haien familiaren errespetuan oinarrituz. Haiek mantentzeko neurriak hartzea, erabakiak eta jokaerak ongintzaren (kalterik ezaren), autonomiaren eta justiziaren printzipio bioetikoen arabera doituz, kode deontologikoari jarraikiz.
22. Ohiko lanalditik kanpo, erizainak sakelako telefono bidez lokalizatuta egon beharko du egoiliarren osasun beharrak sortzen direnean eta heriotza, larrialdi eta argibide kasuetan eta halakoetan familiakoei arreta eman behar zaienean.
Tokia, eguna eta sinadura
III. ERANSKINA
Oposizioko gai zerrenda
1. Zahar eta zahartze kontzeptuen definizioa. Gure gizartean adinekoen ahultasuna ekartzen duten arrisku faktore garrantzitsuenak.
2. Adinekoen erortzeak. Arrisku faktoreak eta prebentzio neurriak.
3. Laneko arriskuei aurrea hartzea adinekoen egoitza batean. Prebentzio neurriak eta norbera babesteko ekipamenduak. Egoitzatik ateratzeko plana larrialdiak daudenean.
4. Balorazio geriatrikorako eskalak.
5. Lanbideko sekretua. Behatzeko eta informatzeko teknikak erabiltzea. Isilpekotasuna mantentzea.
6. Dementzia motak eta ezaugarriak.
7. Talde lanaren garrantzia. Gatazkak konpontzea. Esku-hartze eta jarduketa garrantzitsuenak.
8. Adineko pertsonen gernu-ihesa: motak eta arrazoiak. Prebentzio neurriak.
9. Erizaintzako esku-hartzea dementzia duen gaixoarengan.
10. Gaixo dagoen adineko pertsona: bihotz-hodietako patologiak, hezur-junturetakoak eta arnas aparatukoak.
11. Dolu prozesuko eta gaixotze prozesuko etapak.
12. Adineko pertsonaren duintasuna. Tratu ona bultzatzea. Tratu txarrak hautematea.
13. Punta zorrotzeko gauzak eta osasun hondakinak maneiatzea.
14. Eskuen garbiketa higienikoa. Eskuak garbitzeko protokoloa eta horren garrantzia.
15. Isolamendu motak adinekoen egoitza batean.
Iragarkiaren kodea: L1316103
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
