229. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 687/2012 prozedura

Rosa María Valencia Ederra andrea. Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Gizarte Segurantzari buruzko erreklamazioa dela eta, epaitegi honetan bideratzen ari den 687/2012 prozesuan (B atala) ebazpena eman da gaurko egunean, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta demandatutako enpresari, hots, Teleantenas Pamplona, S.L.U.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela 5 eguneko epean.

Iruñean, 2013ko azaroaren 19an.–Idazkari judiziala, Rosa María Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1316219