229. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

4. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2013ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 4/2013 aldaketa 2013ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Hasierako onespen hori 2013ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman ondotik, azaroaren 8an, jendaurreko epean haren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsirik gelditu da aurrekontuko aldaketa.

San Adrianen, 2013ko azaroaren 27an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1315588