229. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2014ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2013ko urriaren 17an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2014ko aurrekontua.

Erabaki hori 2013ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ean.

Jendaurreko aldia iragan eta inork ez duenez erreklamazio edo oharrik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat hartzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz; hona aurrekontuaren laburpena, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 212.580,00 euro.

2.–Zeharkako zergak: 18.000,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelakoak: 50.800,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 325.817,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 125.400,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 732.597,00 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 190.697,00 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 381.045,00 euro.

3.–Finantza-gastuak: 1.500,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 49.400,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 92.105,00 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 17.400,00 euro.

Gastuak, guztira: 732.147,00 euro.

Oteitzan, 2013ko azaroaren 19an.–Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1316236