2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Udal kiroldegiko jardueren prezioak eguneratzea.
Behin betiko onespena
Olaztiko Udalak, 2013ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan, eta 2013ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 10ean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu eguneratzea behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.
Olaztin, 2013ko azaroaren 20an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.
ERANSKINA
Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tarifak
| BAZKIDEAK | EZ BAZKIDEAK |
Ikastaroak, 2 ordu/astea (indoor zikloa salbu) | 40,30 | 80,60 |
Ikastaroak, 3 ordu/astea | 56,45 | 115,15 |
Indoor zikloa | 56,45 | 115,15 |
Iragarkiaren kodea: L1316248