2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAURRIETA
2014ko aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena
Jaurrietako Udalak, 2013ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen ondoko tributuetarako karga-tasak eta errekarguak ezartzea, 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina aplika daitezen:
–Saneamenduaren tasa: 25 eurora handitu da, gehi BEZaren %10 hargune bakoitzeko.
–Ur horniduraren kuota finkoko prezio publikoa: 25 eurora handitu da, gehi BEZaren %10 hargune bakoitzeko.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako oinarriak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Delako epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat emanen dira tasen aldaketa horiek.
Jaurrietan, 2013ko azaroaren 14an.–Alkatea, José Ángel Cambra Burgaleta.
Iragarkiaren kodea: L1316240