Iragarkia
229. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 27a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERA
Deialdia, Berako Udalerako albiente lanpostu bat, euskaraz jakin beharreko eskakizunarekin, oposizioaren bidez betetzeko
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Berako Udalaren zerbitzuan albiente lanpostu bat, euskaraz jakin beharreko eskakizunarekin, oposizioaren bidez eta funtzionario moduan betetzea da deialdi honen xedea.
1.2. Izendatzen den izangaiak Udalak bere gain utzitako eginkizunak, berez albienteari dagozkionak, izanen ditu; besteak beste honako hauek: agiriak banatu eta ematea, Udalaren ebazpenak eta jakinarazpenak; txostenak eta komunikazioko parteak prestatzea; etxezain lanak; Udalaren jabari eta erabilera publikoko ondasunen eta instalazioen kontrola; udal bulegorako laguntza eta, oro har, Berako Udalak onetsitako lanpostuen balorazioaren arabera, albiente lanpostuari dagozkionak. Halaber, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legean udal agenteei esleitu zaizkienak.
1.3. Hizkuntza eskakizuna 2B izanen da (entzunaren ulermena eta mintzamena, C1; irakurriaren ulermena eta idazmena, B2), Bortzirietako toki entitateen plantilla organikoetako lanpostuetan ezarri beharreko hizkuntza eskakizunari buruzko txostenaren arabera, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko martxoaren 12an egina eta Udalak 2012ko uztailaren 17an onetsia.
1.4. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, betiere urtero onesten den egutegia errespetatuz, nahiz eta biak aldatzen ahal dituzten noiznahi organo administratibo eskudunek.
1.5. Deialdiko lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan ezarrita dauden oinarrizko lansarietatik C mailari dagozkionak izanen ditu, eta, halakorik bada, Berako Udaleko plantilla organikoan albiente lanposturako finkatzen diren osagarriak ere bai.
2.–Aplikatu beharreko arauak.
Prozedura horren gainean ondokoetan xedatuari jarraikiz eginen da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena; Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea; Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdiko oinarriak.
3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
3.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) Adinez nagusia izatea eta 35 urte bete gabe izatea.
c) Batxiler-titulua, bigarren mailako lanbide heziketako titulua edo baliokideren bat izatea.
Atzerrian eskuraturiko tituluak izanez gero, eskabideak aurkezteko epea betetzen den egunean haren homologazioa frogatzen duen agiriaren jabe izan beharko da.
d) Lanpostuak berezkoak dituen eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea, eta deialdiaren IV. eranskinean ageri diren bazterbide medikoetan ez egotea.
e) Gizasemeek 1,65 metroko garaiera bederen izatea, eta emakumezkoek 1,60 metrokoa.
f) Dolozko delitu bat dela kausa kondenatua ez izatea, ezta administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua ere, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.
g) Gutxienez ibilgailuak gidatzeko B eta BTP motako baimenak izatea.
h) Euskaraz jakitea, EGA tituluaren edo baliokidea den Hizkuntza Eskola Ofizialeko Gaitasun Agiriaren bidez egiaztatua, edo eskatutako 2B hizkuntza eskakizuna duela egiaztatzen duen berariazko probaren bidez, deialdi honen 1. oinarrian adierazten baita.
3.2. Baldintza horiek denak eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen eta lanpostuaz jabetu arte bete beharko dira, 3.1.g) oinarrietakoa izan ezik. Horri dagokionez, oinarrizko prestakuntza-ikastarorako (deialdiko 7.4.4 atalean aipatua) izangaien behin-behineko zerrenda jendaurrera ateratzen den egunerako bete beharko da.
4.–Eskabideak.
4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak non eta noiz aurkeztu behar diren.
a) Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Eskabide horiek Berako Udalaren Erregistro Orokorreko bulegoan aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren bitartekoetako bat baliatuz.
c) Eskabidearen eredu ofiziala deialdi honetako I. eranskinean dago.
4.2. Izangaiek ekarri beharreko dokumentazioa:
Bat.–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua.
Bi.–Hori izanez gero, deialdi honetan eskatzen den hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen tituluaren fotokopia konpultsatua.
Hiru.–Osasun ziurtagiri ofiziala, III. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egiteko gaitasuna duela egiaztatzen duena.
4.3. 4.1 eta 4.2 ataletan aurreikusitakoa betetzen ez bada, izangaia kanporatu eginen da.
4.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
4.5. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.
5.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.
Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea amaituta, Alkatetzak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo hamar egun balioduneko epean interesdunek erreklamazioak egin ditzaketela organo dei egileari zuzenduak eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu.
Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Alkatetzak deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, Alkatetzak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.
6.–Epaimahaia.
6.1. Osaera.
Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
–Mahaiburua: M.ª Sol M. Taberna Iratzoki, Berako Udaleko alkatea.
–Ordezkoa: Santiago Alzuguren Machicote, Berako Udaleko zinegotzia.
–Mahaikidea: Ignacio Antonio Cía Gironés, Nafarroako Foruzaingoaren Elizondoko Polizia Etxeko inspektore burua.
–Ordezkoa: Jesús María Solabre Goñi, Nafarroako Foruzaingoaren Altsasuko Polizia Etxeko inspektore burua.
–Mahaikidea: José María Canales Arana, Barne Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Ataleko burua.
–Ordezkoa: Francisco Javier Salvador Esparza, Nafarroako Foruzaingoaren Elizondoko Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeko inspektore-orde burua.
–Mahaikidea: Martín José Leiza Larralde, langileen ordezkaria, Berako Udaleko langileen ordezkaritzak proposaturik izendatu dena.
–Ordezkoa: Jesús Aguirre Oroz, langileen ordezkaria, Berako Udaleko langileen ordezkaritzak proposaturik izendatu dena.
–Mahaikide idazkaria: Pilar Chueca Intxusta, Berako Udaleko idazkaria.
–Ordezkoa: Andoni Esparza Leibar, Lesakako Udaleko idazkaria.
6.2. Eraketa eta jarduna.
Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien legezko ordezkoek bertan egon beharko dute.
Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.
Administrazio prozeduraren arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari.
Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
Adituek aholkatzen ahalko diote epaimahaiari. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko.
7.–Oposizioa nola eginen den.
7.1. Oposizioa 2014ko otsailean hasiko da, gutxi gorabehera.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira ariketak hasteko tokia, eguna eta ordua.
7.2. Oposizioak hautapenaldia izanen du lehenik, eta horretan honako proba hauek eginen dira: egoera fisikoa neurtzeko probak, II. eranskineko gaien eta albiente lanpostuaren gaineko proba teoriko-praktikoak, psikoteknikoak eta proba medikoak; eta, bigarren aldian, oinarrizko prestakuntza ikastaro bat gainditu beharko da.
7.3. Hautapenaldiko proba bakoitza zuzendu ondoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Udalaren iragarki oholean, gainditu duten eta baztertu diren izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.
Hautapenaldiko probetarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Iragarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak oposiziotik kanpo geratuko dira, oro har.
7.4. Prozeduraren faseak, dokumentazioa, ikastarorako behin betiko onarpena, praktiketako funtzionarioen izendapena eta prestakuntza ikastaroa.
7.4.1. Prozeduraren faseak:
Oposizioaldia hasi baino lehen euskara proba eginen dute deialdi honen 1.3 oinarrian eskatutako euskaraz jakitea agirien bidez egiaztatu ez dutenek.
Idatzizko proba eta ahozkoa eginen dira, jakiteko pertsona hori gai den ala ez deialdi honen 1.3 oinarrian adierazitako 2B hizkuntza eskakizunaren mailari dagokionez.
Proba hori Nafarroako Gobernuko Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Ataleko teknikariek eginen dute eta horren ondoren oposizioko berariazko probak eginen dira.
Oposizioaldian proba hauek izanen dira:
a) Gaitasun fisikoa neurtzeko probak: III. eranskinean azaltzen diren ariketa fisikoak egin beharko dira, eta haietako bakoitzak balioko du jendea baztertzeko eta puntuatzeko, egiten den markaren arabera. Epaimahaiak zozketa bidez ezartzen duen hurrenkeran eginen dira proba honetako ariketak.
Horietan izangaiei altuera neurtuko zaie, 3.1.e) atalean eskatutako baldintza betetzen duten egiaztatzeko.
Izangai guztiak antidopin kontrola egitera behartuta egonen dira, ariketak egin bitartean edo bertze noiznahi, epaimahaiak hala eskatuz gero. Praktika debekatuak atzeman edo egiaztatzeko analisiak dagokion organo espezializatuak eginen ditu. Horrenbestez, debekatuta daude Kiroletako Kontseilu Gorenak 2011ko azaroaren 30ean emandako Ebazpenaren I. eranskinean ageri diren substantzia, gai farmakologiko, dopin metodo eta manipulazioak (kirolean debekatutako substantzien eta metodoen zerrenda, 2011ko 311. Estatuko Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27an, argitaratua) eta, bestalde, indarra dute Kiroletako Kontseilu Goreneko Lehendakaritzak kirolean debekatuta dauden metodo eta substantzien zerrenda onesteko 2006ko abenduaren 21ean emandako Ebazpenaren IV. eta V. eranskinek (animaliengan, galgoengan eta lehiaketa hipikoetan debekaturik dauden substantzien eta metodoen zerrendak dituztenak, hurrenez hurren), Osasuna Babesteari eta Kiroleko Dopinaren kontra borrokatzeari buruzko azaroaren 21eko 7/2006 Lege Organikoaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoaren babesean. VI. eranskinak ere indarrean segituko du, kirolean dopina erabiltzearen kontrako UNESCOren Nazioarteko Konbentzioaren II. eranskinari aurka egiten ez dion guztian. Bazterturik geldituko dira kontrol horretan emaitza positiboa ateratzen duten izangaiak eta, orobat, kontrola egitea onartzen ez dutenak.
b) Proba teoriko-praktikoa: Honako ariketa hauek egin beharko dira: test motako ariketa, II. eranskinean agertzen diren gaiei buruzkoa, euskaraz eta/edo gaztelaniaz, ariketa praktikoa, txostena edo dokumentu administratiboa idaztea izanen baita, euskaraz eta gaztelaniaz, albiente lanpostuari dagozkion eginkizunei buruzkoa, eta informatikaren gaineko ariketa, erabiltzaile mailan: Word, posta elektronikoa, Internet eta/edo antzekoak. Ariketa guztiak baztergarriak izanen dira.
c) Proba psikoteknikoak:
Proba psikoteknikorako, hainbat proba eginen dira, izangaiak lanpostuaren soslai profesionalaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren zehazteko. Proba hauek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuko ditu eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako eta baztergarriak izanen dira.
Horiek egin aurretik, Alkatetzaren ebazpenaren bidez lanpostuaren profil profesiografikoa onetsiko da. Onespena epaimahaiari jakinaraziko zaio.
Proba hori egiteko lehenengo 20 izangaiei deituko zaie, ezagupenen gaineko probetan eta proba fisikoetan lortutako puntuazioen batuketaren arabera ordenaturik, handienetik txikienera.
Hogeigarren postuan puntuazio berarekin izangai bat baino gehiago egonez gero, denak pasako dira hurrengo probara. Gainerako izangaiak oposiziotik baztertuko dira.
d) Proba medikoak: proba psikoteknikoak gainditzen dituzten izangaiei, deialdiko lanpostuak baino gehiago badira eta epaimahaiak zehazten duen kopuruan, osasun probak egitera dei eginen zaie, gaitasun psikofisikoa egiaztatu beharrez, deialdiko 3.1 ataleko d) letran ezarritakoari jarraikiz. Proba hori Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuak eginen du edo, hala behar bada, behar bezalako kreditazioa duen kanpoko entitate batek, eta horren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.
e) Ikastarorako behin-behineko onarpena: izangaien kalifikazioa bukatuta, aurreko probetan lortutako emaitzen arabera, epaimahaiak argitaratuko du gaindu dutenen zerrenda, lortutako guztizko puntuazioaren arabera ordenaturik. Horretarako, izangaiek oposizioaldiko ariketetan lortutako kalifikazioak batuko ditu. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa egiteko behin-behineko onarpenerako proposamena ere argitaratuko du, hautapenaldian puntuaziorik handiena lortu duena izanen baita.
7.4.2. Dokumentazioa eta ikastarorako behin betiko onarpena:
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartu ahal izateko, ikastaro horretarako onartutako izangaiaren behin-behineko zerrenda Berako Udalaren iragarki oholean jendaurrean jarri eta handik hamabortz egun naturalean, izangaiak frogatu beharko du deialdiaren 3.1 ataleko c), f) eta g) baldintzak betetzen dituela. Horretarako, ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko du Berako Udaleko erregistro orokorrean:
–Deialdi honetan eskatzen den titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua.
–Deialdian eskatzen diren gidabaimenen fotokopia konpultsatua.
–Erantzukizuneko aitorpena, adierazteko ez dela doluzko delitu bat dela kausa kondenatua izan, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela, deusetan galarazi gabe delitu aurrekarien deuseztapena aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.
Alkatetzak Justizia Ministerioaren Zigortu eta Auzi-iheslarien Erregistro Nagusiari eskatuko dio izangaiak aurrekari penalik ez duela edo horiek deuseztatu direla frogatzen duen agiria eta ofizioz erantsiko dio espedienteari.
–Zin egin edo hitzematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
–Gizarte Segurantzaren txartelaren fotokopia konpultsatua, hori badu.
Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez da izendatuko, eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna galarazi gabe.
Aurreko atalean aurreikusitako kasua gertatuz gero, 7.4.1 atalean aipatutako zerrendan ondo-ondotik heldu den gainditutako izangaiarekin beteko da haren hutsunea, eta izangai horrekin ere aurreko ataletan ezarri moduan jokatuko da.
7.4.3. Praktiketako funtzionarioaren izendapena.
Berako Udalak praktiketako funtzionario izendatuko du albiente izateko oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartzen duen izangaia, salbu eta Nafarroako administrazio publiko honetan izaera hori lehendik badu.
Berako Udalak izangaia atxikiko dio Nafarroako Segurtasun Eskolari eta dagokion izendapena eginen du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena.
7.4.4. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa.
Albiente izateko (udal agentea) oinarrizko prestakuntza-ikastaroa Nafarroako Segurtasun Eskolak emanen du, gainditu egin beharko da eta gobernatuko dute Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuak horren gainean ezarritako aginduek eta aplikagarriak diren gainerako xedapenek.
2007ko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 29.3 eta 43.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat, izangaiak deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun Eskolak antolatua, egin badu, aski izanen da Nafarroako Segurtasun Eskolak ikastaro hori baliozkotzea. Hori frogatzeko egiaztagiri ofiziala aurkeztuko da, ikastaroen edukien berdintasuna edo baliozkotasuna frogatzen duena, eta baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako kalifikazioak. Egiaztagiri hori interesdunak eskatuko dio Nafarroako Segurtasun Eskolari. Halaber, Nafarroako Segurtasun Eskolari dagokio bertze ikastaro eta diploma batzuk osotasunean edo zati batean baliozkotzea, antzeko eginkizunak dituzten organismo publikoek eman dituztenean, edo Nafarroako Segurtasun Eskolak berak lehenago, betiere edukiak baliokideak badira. Halakoetan, kasua bada, kalifikazioa ere emanen du.
Izangaiak, prestakuntza ikastaroak dirauen bitartean, izangaiak C mailaren hasierako soldatari dagokion lansaria jasoko du, bai eta, hala badagokio, familia laguntza ere.
Bestetik, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da eta alta emanen zaio, salbu eta lehendik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta bazegoen, horrexetan segituko baitu.
Praktiketako funtzionario izateak ez du eskuratu nahi den lanpostuari dagokion eskubiderik ematen.
Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du oposizioaldian jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea. Gertatzen denean, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio. Baja hori epaimahaiak dagokion administrazio publikoari jakinaraziko dio.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan onartua izan baino lehen egindako osasun azterketaz gain, ikastaroa egin bitartean edo hura bukatutakoan izangaiak agintzen zaizkion osasun proba guztiak pasatu beharko ditu, deialdiaren 3.1 d) atalean aipatzen den baldintza betetzen segitzen duela frogatzeko. Proba horien bidez egiaztatzen bada baztertzeko arrazoirik badela, epaimahaiak aginduko du izangai hori hautapen prozesutik kentzeko; ondorioz, praktiketako funtzionario izateari utziko zaio.
Prestakuntza-ikastaroa gainditzen duen izangaiak praktiketako funtzionarioa izaten segituko du lanpostuaz jabetu arte.
8.–Proben eta prestakuntza ikastaroaren balorazioa.
8.1. Lehendabiziko proba, gaitasun fisikoa.
Gaitasun fisikoa neurtzeko ariketak bortz puntutik hamar bitarte baloratuko dira. Deialdiko III. eranskinean ezartzen diren gutxieneko markak gainditzen ez dituzten izangaiei “Ez gai” kalifikazioa emanen zaie, eta orobat, dopinaren kontrako kontrolen batean positiboa ematen dutenei. Proba honek gehienez ere 50 puntuko balorazioa izanen du.
8.2. Bigarren proba, teoriko-praktikoa.
Gehienez ere 100 puntu lortzen ahal dira eta ariketa hauek izanen ditu:
–1. ariketa: test motakoa, erantzuteko hiru aukerakoa; erantzunen artean zuzen bakar bat izanen da. Ongi erantzundako galdera bakoitzak puntu bateko puntuazioa izanen du. Gaizki erantzundako galdera bakoitzak puntu erdiko balorazio negatiboa izanen du. Euskaraz eta/edo gaztelaniaz izanen da.
Gehienez ere 50 puntu lortzen ahal dira, eta baztertuta geldituko da gutxienez 25 puntu lortzen ez dituztenak.
–2. ariketa: txostena edo dokumentu administratiboa idatzi beharko da, euskaraz eta gaztelaniaz, albiente izateko lanpostuari dagozkion eginkizunei buruzkoa.
Gehienez ere 40 puntu lortzen ahal dira, eta baztertuta geldituko dira gutxienez 20 puntu lortzen ez dituztenak.
–3. ariketa: erabiltzaile mailako informatika: Word, posta elektronikoa, Internet eta antzekoak.
Gehienez ere 10 puntu lortzen ahal dira, eta baztertuta geldituko da gutxienez 5 puntu lortzen ez dituztenak.
Epaimahaiak zehaztuko du zein den proba hau egiteko gehieneko denbora.
8.3. Hirugarren proba, psikoteknikoa.
Proba psikoteknikoa zerotik berrogeita hamar puntura bitarte baloratuko da. Bazterturik geldituko dira gutxienez 25 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
8.4. Laugarren proba, osasun azterketa.
Osasun azterketetan izangaiei “gai” edo “ez gai” kalifikazioa emanen zaie. “Gai” kalifikazioa lortzen ez dutenak bazterturik geldituko dira.
8.5. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa.
Prestakuntza-ikastaroa gainditzeko arlo guzti-guztiak gainditu beharko dira. Gainditzeko, ikastaroaren programan ezarritako gehieneko puntuazioaren %50 atera beharko da gutxienez, arlo bakoitzean.
Prestakuntza-ikastaroan Nafarroako Segurtasun Eskolak epaimahaiari igorriko dizkion izangaien kalifikazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.
8.6. Azken kalifikazioa ateratzeko, hautapenaldian lortutako puntuazioei prestakuntza-ikastarokoak gehituko zaizkie.
9.–Izendapena eta jabetza hartzea.
9.1. Izendapena.
Eskatutako agiriak aurkeztu ondoan, Berako Udaleko organo eskudunak oposizioa gainditu duen izangaia Udaleko albientea izendatuko du, txanden eta lortutako azken puntuazioaren hurrenkeran.
Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
9.2. Lanpostuaz jabetzea.
Izangaiak izendapenean zehazten den egunean jabetu beharko du lanpostuaz.
Albiente lanpostuaz jabetzeak berarekin ekarriko du praktiketako funtzionario izatetik gelditzea.
Ezarritako egunean lanpostuaz jabetzen ez bada Berako Udalean sartzeko eskubide guztiak galduko ditu, ezinbesteko kasuetan gertatu denean izan ezik.
Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede den lanposturako izendatua izan ondoren, Berako Udalean sartu eta funtzionario bihurtzen den izangaiak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaio araubide horren babesean, salbu jadanik afiliaturik badago edo Nafarroako Administrazio Publikoetako Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzako beste araubide batean; orduan, eta izendatu aurretik, babes araubide horretan segitzea aukeratzen ahal du edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.
10.–Errekurtsoak.
–Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da Berako Udalaren Gobernu Batzarrari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
–Deialdi honen oinarrien kontra edo hura aplikatzeko egintzen kontra, egintza horiek ez badira epaimahaiak eginak, ondoko errekurtsoetako bat paratzen ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
I. ERANSKINA
Eskabidea
Izena: …………….…………….…………….., adinez nagusia, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: …….……. (edo nortasun agiri baliokidearena), jaioteguna: .............................., jaioterria: ........................... (...................), nazionalitatea: ........................., gaurko helbidea: ............... (.................), karrika: .............................., zenbakia:........, solairua: ...., letra: ......, posta kodea: ............ telefonoa: ..................., lantokiko telefonoa: ........................., sakelakoa: ..............., posta elektronikoa: ..................
ADIERAZTEN DUT:
–Onartua izatea eskatzen dudala Berako Udaleko albiente izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian.
–Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.
–Indarra duten xedapenetan ezarritako bateraezintasunerako arrazoirik ez dudala.
–Dolozko delitu bat dela kausa ez naizela kondenatua izan, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua ere, eta ez naizela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.
–Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.
–Eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala, 3.1 eta 3.2. oinarriekin bat.
–Berako Udalari baimena ematen diodala deialdiko 7.4.2. oinarrian aipatzen den ziurtagiria eska dezan.
–Deialdi honetan eskatzen diren euskarazko ezagupenak erakusten dituen titulua (erantsi diodala/ez diodala erantsi) eskabideari.
Horiek horrela,
Eskaera hau ontzat har dezatela eta aipatu deialdian onar nazatela eskatzen dut.
Beran, 2013......(e)ko .....................aren ..............(e)an.
(Sinadura)
BERAKO UDALA.
II. ERANSKINA
Proba teorikorako gai-zerrenda
1.–Legeria eta erakundeak.
1.1. Nafarroako Foru Instituzioak: Parlamentua edo Nafarroako Gorteak. Parlamentuak Gobernua kontrolatzeko duen eginkizuna. Nafarroako Kontuen Ganbera: izaera eta eginkizunak. Nafarroako Kontseilua. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa.
1.2. Foru Komunitateko Administrazioaren organo nagusiak. Foru Komunitateko administrazioaren egitura organikoa. Erregelamenduzko xedapenen eta ebazpen administratiboen araubidea.
1.3. Nafarroako toki entitateak: tipologia eta antolaketa. Toki erakundeen autonomia. Toki erakundeen eskumenak. Nafarroako Administrazio Auzitegia.
1.4. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileria. Funtzionarioak, estatutupeko langileak eta lan-kontratudunak: haien araubide juridikoaren gaineko oinarrizko ideiak. Udal agenteen eginkizunak.
1.5. Administrazioaren xedapenak eta egintzak. Administrazio-prozedura. Kontzeptua. Printzipioak. Administrazio prozedura erkidearen faseak. Prozedura bereziak. Zehapen prozedura.
1.6.–Administrazio errekurtsoak. Kontzeptua. Printzipio orokorrak eta motak. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.
1.7. Toki entitateen arauak. Ordenantzak, erregelamenduak eta bandoak. Udal lizentziak. Hirigintzako lizentziak.
1.8. Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea. Zirkulazioaren erregelamendu orokorra. Trafikoaren arloko zehapen erregelamendua.
1.9. 2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituena.
1.10. 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa. Garapenerako erregelamenduak.
1.11. Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko uztailaren 20ko 8/2006 Foru Legea. Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea.
1.12. Udal ordenantzak:
–Mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duen ordenantza.
–Zirkulazioari buruzko ordenantza.
–Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza.
1.13. Mugikortasun iraunkorrerako Berako Tokiko Plana.
1.14. Droga-mendekotasunen prebentziorako Berako Udal Plana.
1.15. Genero-indarkeriari buruzko araudia. Emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunerako Bortzirietako Plana.
1.16. Giza eskubideak. Haurraren eskubideak, haurren babesa.
2.–Bera. Historia eta geografia.
2.1. Berako historia.
2.2. Berako geografia (mendiak, ibaiak, datu soziodemografikoak...).
2.3. Berako mugak; Berako kaleen, auzoen eta baserrien izenak.
2.4. Berako zerbitzuak, erakundeak eta elkarteak.
III. ERANSKINA
Lehen probako ariketak
1. Bankako press-a, edo pisua jasotzeko proba, 36 kg gizonentzat eta 18 kg emakumezkoentzat.
Deskribapena: banku batean etzanda, ahoz gora, izangaiak 36 edo 18 kiloko pisua goratu behar du, 60 segunduan, ahal duen aldi guztietan. Bi eskuekin goratuko du pisua, eta barra hartuko du sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (barrari ahurraz heldu eta behatzak itxirik). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Proba hau egiteko saio bakarra izanen dute izangaiek.
Ariketa hau egiteko 60 segundo emanen dira gehienez. Izangaiak deialdian ezarritako moduan bukatzen ahal du ariketa, eta ordu arte egiazki egindako altxaldi baliodunen kopurua kontatuko da puntuaziorako.
Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du.
Oinak lehenbiziko goratzean nola dauden, horrela mantenduko dira ariketa osoan, aldatu gabe.
Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetuko da eta, beraz, ez da kontatuko.
Ariketa ondoko kasu honetan bukatuko da:
–Izangaiak ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.
Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:
PUNTUAZIOAK ERREPIKAPENAK | EZ GAI | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
Gizonezkoak | 25 baino gutxiago | 25etik 30era bitarte | 31tik 35era bitarte | 36tik 40ra bitarte | 41etik 50era bitarte | 51tik 59ra bitarte | 60 edo gehiago |
Emakumezkoak | 25 baino gutxiago | 25etik 28ra bitarte | 29tik 33ra bitarte | 34tik 39ra bitarte | 40tik 44ra bitarte | 45etik 49ra bitarte | 50 edo gehiago |
2. Uretan aritzeko gaitasunari buruzko proba. (50 metro estilo librean, tarte batzuk ur azpitik eginez).
Deskribapena: 25 metroko igerileku batean estilo librean igeri egitea, joan eta etorri.
Proba hau egiteko gehieneko epea hau da: 55 segundo gizasemeentzat eta 58 segundo emakumezkoentzat.
Ezin izanen da erabili urpeko betaurrekorik, ezta bertze baliabiderik ere, baina bai igeri egiteko betaurrekoak.
Egiteko manera: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretan murgildu eta 50 metro eginen ditu igerian, ur azalean nahiz urpean, ahalik eta denbora laburrenean. Irteeratik 10 metrora urpean eginen du igeri, bi metro, horretarako propio jarritako tartean, eta gero kontrako paretaraino segituko du, han buelta eman eta irteerara itzuliko da. Arestian aipatu tartera iristean berriz ere urpean eginen ditu bi metro, eta paretaraino segituko du gero.
Saio bakarra eginen da.
Saioa baliogabetzat joko da, eta baztertzeko arrazoi, baldin eta izangaiak:
–Kortxo-ilarak edo igerilekuaren alboko kaleak nahiz ertza euskarri moduan edo abiada hartzeko erabiltzen baditu.
–Igerilekuaren hondoa ukitu edo hura erabiliz abiada hartzen badu.
–Kalez aldatzen bada.
Puntuazioa: ondoko eskala honen araberakoa izanen da (segundoetan emandako denbora, ehunenak kontatu gabe).
PUNTUAZIOAK DENBORA | EZ GAI | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
Gizonezkoak | 55” edo gehiago | 54”9tik 50”era bitarte | 49”9tik 45”era bitarte | 44”9tik 41”era bitarte | 40”9tik 37”ra bitarte | 36”9tik 33”ra bitarte | 32”9 edo gutxiago |
Emakumezkoak | 58” edo gehiago | 57”9tik 54”ra bitarte | 53”9tik 49”ra bitarte | 48”9tik 45”era bitarte | 44”9tik 40”ra bitarte | 39”9tik 36”ra bitarte | 359 edo gutxiago |
3. Zalutasun proba (Barrow testa).
Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzean.
Egiteko manera: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea “zortzi” baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz egin behar dute zirkuitua, behin alde batera behin bertzera (A eta B ibilbideak grafikoan). Izangai bakoitzak bi saio izanen ditu ibilbide bakoitzean, saioa baliogabetzat hartzen bada.
Saioa baliogabetzat hartuko da ondoko kasu hauetan:
a) Zutoin bat botatzen duenean.
b) Ibilbidetik ateratzen denean.
Ondokoak dira kanporatzeko arrazoiak:
a) Ibilbideetako batean (A edo B) bi saio baliogabe egitea.
b) Probarako gehienez aurreikusitako denbora gainditzea.
Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideak (A eta B) egiteko ematen duten denbora batuko da, kontuan hartuta ibilbideak bukatzen direla izangaia irteera marratik berriz pasatzen denean. Puntuazioa ondoko eskala honen araberakoa izanen da (segundoetan emandako denbora, ehunenak kontatu gabe).
Abiadura - zalutasuna (Barrow testa).
PUNTUAZIOAK DENBORA | EZ GAI | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
Gizonezkoak | 25”8tik goiti | 25”4tik 25”7ra bitarte | 25”0tik 25”3ra bitarte | 24”7tik 24”9ra bitarte | 24”4tik 24”6ra bitarte | 23”9tik 24”3ra bitarte | 23”8 edo gutxiago |
Emakumezkoak | 27”8tik goiti | 27”4tik 27”7ra bitarte | 27”0tik 27”3ra bitarte | 26”6tik 26”9ra bitarte | 26”2tik 26”5 | 25”8tik 26”1 | 25”7 edo gutxiago |
4. Erresistentzia proba (Course Navette-ren testa).
Egiteko manera: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta joan-etorri gehien eginez. Izangaiek, seinalea entzutearekin batera, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, lehenik bat eta gero bestea. Hortaz, izangai guztiek erritmo berean egin beharko dute lasterketa, eta ez da onartuko inork lasterketaren erritmoa gainditzea. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuz eta marra zapalduz. Zintak soinua emanen du tarte erregularren arabera. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarrago eginen da. Proba hau egiteko saio bakarra izanen dute izangaiek.
Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatutako erritmoari jarraitzea eskatutako tarteak bete arte. Ondoren azaltzen diren kasuetan, proba bukatu eta ordura arte pasatako denbora kontatuko da,
–Gelditzen denean.
–Izangaia bere kaletik ateratzen denean.
–Izangaiak ibilbide bat bukatzeko haren muturreko marra zapaltzen ez duenean.
–Izangaiak hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra zapaltzera seinale akustikoak agintzen dionean. Marratik metro bateko tartera egotea onartuko da, seinaleak jotzen duen unean. Baina horretarako, seinalea entzuten denean segurtasun eremuaren barrenean egon beharko du.
–Izangaia marjinaren barrenean ez badago seinalea entzuten denean, behin bakarrik.
Puntuazioa: izangai bakoitzarentzat proba bukatzen den arte pasatako denbora-tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), ondoko eskala honi jarraikiz:
PUNTUAZIOAK TARTEAK | EZ GAI | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
Gizonezkoak | 10 baino gutiago | 10-11 | 11,5 | 12 | 12,5 | 13 | 13,5 |
Emakumezkoak | 8 baino gutiago | 8tik 9ra bitarte | 9,5 | 10 | 10,5 | 11 | 11,5 |
5. Indar-erresistentziaren eta koordinazioaren proba. (Alboko jauzien testa).
Deskribapena: lurretik 20 zentimetrora dagoen listoi bat jauziko da, 30 segundoz etenik gabe, oinak bata bertzearen ondoan edo parez pare daudela. Zenbat jauzi egiten diren kontatuko da.
Jauziak egiteko 30 segundo emanen dira, gehienez ere. Balio gabeko saioa izanen da jauziaren erritmoa etetea 30 segundo egin baino lehen, jauzi egitetik geldituta, non ez duen izangaiak proba bukatutzat ematen. Ordu arte egindako jauzi baliodunen kopurua hartuko da kontuan puntuatzeko.
Abiatzeko jarrera: izangaia zutik jarriko da, listoiaren ondoan alboka, bi oinak elkarturik edo pare-parean. Kontrolatzaileak “ya” erratean, jauzten hasiko da, etenik gabe.
Bi saio egiten ahal dira. Bigarrena lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada eginen da soilik. Gutienez bi minutuko pausaldia utziko da bigarren saioa egin baino lehen.
Saio baliogabea izanen da izangaiak honako hauek egiten baditu:
–Listoia botatzen badu.
–Jauzi bat errepikatzen badu listoiaren alde berean.
–Jauziaren erritmoa eteten badu 30 segundo egin baino lehen, jauzi egitetik geldituta, non ez duen izangaiak proba bukatutzat ematen.
–Jauzi bat bukatuta listoia oinen artean gelditzen bazaio.
–Lurra bi oinekin batera ukitzen ez badu.
Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:
PUNTUAZIOAK ERREPIKAPENAK | EZ GAI | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
Gizonezkoak | 30 baino gutiago | 31etik 34ra bitarte | 35etik 38ra bitarte | 39tik 42ra bitarte | 43tik 46ra bitarte | 47tik 50era bitarte | 51 edo gehiago |
Emakumezkoak | 20 baino gutiago | 21etik 23ra bitarte | 24tik 26ra bitarte | 27tik 29ra bitarte | 30etik 32ra bitarte | 33tik 35era bitarte | 36 edo gehiago |
IV. ERANSKINA
Deialditik baztertzeko arrazoi medikoak
1. Ikuspegia: Begien sistema:
–Zuzendu gabeko begi zolitasuna:
- 4/10 bi begietan, edo
- 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo
- 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 onenean.
–Ikus-eremu monokularra: ezin izanen da plano horizontalean 120º-tik beherakoa izan, eta murrizketa nabarmenik gabekoa izanen da ikuseremuko meridiano batetik bertzera.
–Diplopia.
–Diskromatopsia larriak.
–Estereopsi falta.
–Keratotomia erradiala.
2. Entzumena. Entzuteko sistema:
–500dik 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan belarriren batean 45 dB-ko edo gehiagoko galera.
–Orekari loturiko alterazioak, edozein etiologiatakoak.
3. Mintzamena:
–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta diglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazten dutenak.
4. Giharren eta eskeletoaren aparatua:
–Artikulazioren baten galera anatomikoa edo ankilosia, eginkizunetarako duen eraginaren arabera.
–Prozesu artikularrak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.
–Eskoliosiak, 20º baino handiagoak.
–Zifosiak, 30º baino handiagoak.
–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bategiteak eta ornoarteko diskoaren arazoak.
–Espondilitis ankilosantea.
–Paget-en eritasuna.
–Osteoporosia eta osteomalazia (eginkizunetarako duen eraginaren arabera).
–Fibromialgia.
–Deformazio anatomikoak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera.
5. Digestio aparatua:
–Crohn-en eritasuna eta kolitis ultzeraduna.
–B eta C hepatitisa aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.
–Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.
–Gibeleko zirrosia.
–Behazun-zirrosi primarioa.
–Pankreatitis kronikoa.
–Fibrosi kistikoa.
–Sabelaldeko paretako etena, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.
–Kakari eutsi ezina.
6. Bihotz-hodietako sistema:
–Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.
–Arritmiak eta blokeoak: aurre-eszitazio sindromea eta bihotzaren erritmoaren edo kondukzioaren alterazio mota guztiak, salbu eta arritmia sinusala, BGE edo BE solteak, 1. mailako blokeo AB, Eskuineko Adarraren Blokeo Osoa eta Ezkerreko Adarraren hemiblokeoak.
–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.
–Balbulopatiak.
–Miokardiopatiak.
–Perikardiopatia kronikoak.
–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.
–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.
–Arterietako hipertentsioa (TAS > 140 eta TAD > 90).
–Arterietako hipotentsioa (TAS < 90 eta TAD < 45).
–Zainen eta baso linfatikoen gutxiegitasuna.
7. Arnas-aparatua:
–Arnas aparatuaren afekzio kronikoak (Bronkitis kronikoa, BBEK, Enfisema, Bronkiektasiak).
–Pleurako isuri berrituak.
–Berezko pneumotorax berrituak.
–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.
–Asma eta bronkioetako hipererreaktibotasuna.
8. Nerbio sistema:
–Epilepsia.
–Esklerosi anizkoitza eta bertzelako eritasun desmielinizanteak.
–Neurona motorraren eritasunak.
–Ataxiak.
–Buruko eta integrazioko funtzioen alterazioak (arrazoitze abstraktoa, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).
–Parkinson-en eritasuna eta bertzelako alterazio estrapiramidalak.
–Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.
–Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren bertzelako arazoak.
–Bertigoak.
–Siringomielia.
–Hidrozefalia.
–Miopatiak.
–Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.
–Perlesia periferikoak, funtzioetan duten eraginaren arabera.
–Nerbio-sistema periferikoaren eritasunak, funtzioetan duten eraginaren arabera.
–Neke kronikoaren sindromea.
–Anosmia.
–Beste alterazio motor batzuk (tikak, estereotipia motorrak, loaren alterazioak), giza harremanetan eta lanean izan dezaketen eraginaren arabera.
9. Alterazio psikiatrikoak:
–Buruko alterazio organikoak, prozesu automugatuak eta itzulgarriak kenduta.
–Buruaren eta jokabidearen alterazioak, substantzia psikotropikoen kontsumoaren ondoriozkoak (alkohola barne).
–Eskizofrenia eta bertzelako alterazio psikotikoak.
–Gogo-aldartearen alterazioak (alterazio bipolarrak, alterazio depresibo errepikariak, depresioaldi larria, alterazio distimikoak).
–Antsietate-alterazioak, ondorio kliniko nabarmena baldin badute.
–Barne-bultzaden kontrolaren eta izaeraren alterazioak, giza harremanetan eta lanean eragina dutenak.
10. Ugaltze eta gernu aparatua.
–Giltzurruneko gutxiegitasuna, bilakaera eta pronostikoaren arabera.
–Gernuari eutsi ezina.
–Giltzurruneko polikistosia.
11. Sistema endokrinologikoa:
Ardatz hipotalamo-hipofisarioaren alterazioak.
–Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Addison, Cushing, feokromozitoma eta giltzurrunen gaineko guruinen bertzelako alterazioak.
–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.
–Mellitus diabetesa.
–Adenomatosi endokrino anizkoitza.
–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
12. Larrua, fanerak eta guruin exokrinoak:
–Orbainak eta azalaren prozesu kronikoak, baldin eta haien hedadura, funtzioetan izan dezaketen eragina eta kokapena ikusirik, polizia lanetan aritzea eragozten baldin badute.
13. Odola eta organo hematopoietikoak:
Muineko aplasia, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemia anemiadunak.
–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Sindrome linfoproliferatibo kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Mieloma anizkoitza eta Waldeström-en eritasuna.
–Hemofiliak eta hemostasiaren bertzelako alterazioak.
–Immunoeskasiak.
–Esplenektomia.
–Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo EPO erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.
14. Bestelakoak:
–GIB birusaren antigorputzen eramailea.
–Amiloidosia.
–Kolagenosia.
–Lupus eritematoso sistemikoa.
–Artritis erreumatoidea.
–Esklerodermia.
–Sjögren-en sindromea.
–Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.
–Obesitatea (GMI > 25).
15. Arau orokorrak:
–Ebaluazio mahaiak baloratuko ditu baztertzeko moduko patologiak, funtzioetan duten ondorioen arabera eta polizia lanetan aritzeko pronostikoaren arabera.
–Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Funtzioetan eragina duten gorputzeko bertzelako aparatu edo sistemetako afekzioak, balorazio mahaiaren iritziz, polizia lanetan aritzea eragozten baldin badute.
Beran, 2013ko azaroaren 15ean.–Jarduneko alkatea, Jon Abril Olaetxea.
Iragarkiaren kodea: L1316083
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
