225. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 10. EPAITEGIA

Ediktua. 1121/2013 prozedura.
Judiziorako eta galdeketarako zitazio zedula

Zitatzeko agindu duen organoa: Madrilgo Lan arloko 10. epaitegia.

Erabaki den auzia: 1121/2013 judizioa, Elena Grigoras jaunak sustatua kaleratzea dela-eta.

Zitatua: BRI, S.A., alderdi demandatu gisa judizio horretan.

Zitazioaren xedea: adiskidetze-ekitaldian eta judizioan parte hartzea, eta judizioko egitate eta inguruabarren gainean egin nahi dizkioten galderei erantzutea, Epaitegiak bidezkotzat jotzen badu.

Zein toki eta egunetan agertu behar den: epaitegi honen egoitzan (Princesa kalea, 3; 28008), 3. solairuan den judizio aretoan, 2014ko otsailaren 25ean, 09:30ean.

Legezko ohartarazpenak.

1.–Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ez da galaraziko judizioa egitea, eta aurrera jarraituko du, auzi-iheslari izatea deklaratu beharrik izan gabe (LJALaren 83.3 artikulua).

Aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen dira, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik (LJALaren 59. artikulua).

2.–Erabili nahi diren frogabide guztiak eraman behar ditu judiziora (LJALaren 82.2 artikulua).

3.–Judiziora abokatuak lagunduta edo prokuradore nahiz lan harremanetako gradudun kolegiatuak ordezkatuta agertzeko asmoa badu, hala adierazi behar zaio epaitegi honi idazki baten bidez, ediktu hau argitaratu ondoko bi eguneko epean (LJALaren 21.2 artikulua).

4.–Agertzen ez bada eta bidezko arrazoirik frogatzen ez badu, Epaitegiak aitortutzat jotzen ahalko ditu bere kalterako diren egitate eztabaidatuak (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 304. artikulua, Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 91. artikuluari dagokionez).

5.–Ediktu hau argitaratzeak alderdi demandatuari zitazioa legez agindutako moduan egiteko balio du, non den jakiterik ez baitago.

Zitatuak autoak aztertzen ahalko ditu Epaitegiko Idazkaritzan, judizioa egiten den egunera arte.

Madrilen, 2013ko urriaren 21ean.–Idazkari judiziala, Ana Belen Requena Navarro.

Iragarkiaren kodea: J1315225