225. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 609/2013 hitzezko judizioa
(ez ordaintzeagatiko utzarazpenarena)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Deklaratzen da bukatu dela Carmen Carrillo Sanzek eskaturik Petru Stefan Riparen eta Lenuta Saveta Matinoven kontra abiarazitako utzarazpenari buruzko judizio hau. Horrenbestez, horiek Iruñeko Goroabe kaleko 3an, 3. ezkerrean, dagoen etxebizitza libre eta trabarik gabe utzi behar dute, Carlos Hermida Santos prokuradoreak ordezkatu duen auzi jartzailearen esku. Halaber, auzi-jartzaileari 3.675 euro eman behar dizkiote, gehi 525 euro hilabeteko errenta eskatu zen azkenetik higiezina itzultzen den arte, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuz, eta kostuak ere ordaindu behar dituzte.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta organo judizial honi zuzendutako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke bost eguneko epean haren aurka.

Eta Petru Stefan Ripari eta Lenuta Saveta Martinovi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, ediktu hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko urriaren 31n.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1315259