225. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Akats zuzenketa, AR-2ko Plan Partzialeko UB-3ko UB-3.1etik UB-3.6ra bitarteko lurzatien xehetasun azterlanaren testu bateginaren behin betiko onespenean

Iragarki hau argitaratu zen 2013ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 18koan, 11066. orrialdean: behin betiko onestea AR-2ko plan partzialeko UB-3ko UB-3.1etik UB-3.6ra bitarteko lurzatietan (32. poligonoko 556.etik 561.ra bitarteko lurzatiak, katastroko datuen arabera) Martin Resano Lópezek sustatu duen xehetasun azterlanaren testu bategina. Hartan datuak falta zirela-eta akatsa badela oharturik, zuzenketa egiten da, falta zen testua sartuta.

Tafallan, 2013ko azaroaren 6an.–Alkate udalburua, Cristina Sota Pernaut.

ARAUDI BERRIA

Proposatutako antolamendua

Lerrokadurak.

–Nahitaezko lerrokadura ezarri da, 2,50 m-koa, Murillo el Cuende karrikatik neurtuta, han baita lurzatiaren itxitura, eraikinaren fatxadaraino.

–Gehieneko lerrokadurak ezarri dira, 3,00 m-koak, iparraldeko eta hegoaldeko aldameneko lurzatiak bereizteko mugetatik eraikinaren fatxadaraino, baita ekialdera ere, katastroko 193. lurzatian.

–01. lurzatiaren kasuan (hala, antolamendu planoaren arabera, katastroaren arabera 32. poligonoko 561. lurzatia baita), egitura berezia duenez, gehieneko lerrokadura guztiak hartuko dira kontuan:

1. Sarabide aldera, Murillo el Cuende karrikan, gehieneko lerrokadura 2,50 m-koa.

2. 560. lurzatiaren aldera, hegoaldetik muga egiten baitu, gehieneko lerrokadura 3,00 m-koa.

3. 193. lurzatiaren aldera, ekialdetik muga egiten baitu, gehieneko lerrokadura 3,00 m-koa.

4. 521. lurzatiaren aldera, iparraldetik muga egiten baitu, gehieneko lerrokadura 2,50 m-koa.

Kasu guztietan bermatzen dira argi-bistetarako eskubideak, Nafarroako Foru Komunitateko etxebizitzetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituen martxoaren 22ko 142/2004 Foru Dekretuan ezartzen duenaren arabera (19. artikulua. Argiak eta aireberritzea: “... Argizuloetako argi zuzenak, 2,00 m luze izanez gero eta ondoko finka bat joz gero, haren gaineko argi eta ikusmenerako eskubidea frogatu beharko da, salbu eta hirigintzako planeamenduak ondoko finkan atzera ematera behartzen badu, 2,00 m-ko argi luzeak bermatzeko moduan”. I. Eranskina, Lehendik egindako etxebizitzetako baldintzak. Urtarrilaren 16ko 5/2006 Foru Dekretuan ezarritako testua, Kode Zibilean bezala: V. atala. Argi-bisten zortasuna. 582. artikulua: ”Alboko finkari begira ezin da bista zuzeneko leihorik ireki, ezta horren antzeko balkoirik edo beste hegalkinik ere, bi metroko tarterik ez badago alboko finkaren eta halakoak izango dituen hormaren artean”.

Eraikuntzen morfologia aldatzea.

–Aitzineko puntuan definituriko nahitaezko gehieneko lerrokadura berriek mugatzen duten inguratzailearen barnean kokatuko da etxebizitza.

–Inguratzaile horren barnean aldatzen ahalko da beheko solairuan okupatzen ahal den azalera; horregatik, erabilera pribatuko azalera ere aldatzen ahalko da. Beraz, berriz ere kalkulatu beharko da dagokion eraikigarritasuna, birzatiketak lurzati bakoitzari esleitzen dion AU kopuruaren arabera. Horretarako justifikatu beharko da lurztaien azalerak eta birzatiketan dagokion AU kopurua ez direla aldatzen, dokumentu honen 4. puntuan adierazten diren homogeneizazio koefizienteen eta taularen arabera.

–Ez da aldatzen eraikuntzaren solairu kopurua, BS+1+atikoa izanen baita.

–Sototzat hartzen da garaiera ez bada 1,25 m baino gehiago, karrikako espaloiko sestratik lurzatiaren erdiko puntuan, beheko solairuko zoruan bukaturiko zoladuraren kotaraino. (Parametro hau kontuan hartu da, Tafallako 2. kapituluko 8. artikuluan baitago: Eraikuntzaren eta Urbanizazioaren gaineko ordenantzen definizioak).

–Sotoak lurzati guztia okupatzen ahalko du, honelakoetarako erabilera duela: garajea, trastelekua, biltegia eta gisako zerbitzuak.

–Lurzatiek 193. lurzatiarekin muga egiten duten lekuan kokatzen dira Marqués de la Real Defensa eskualdeko ikastetxeko jolas patioak; han lurrei kontzeko murru bat zutitzen ahalko da, edo eraikuntzakoa, soto bat eraikitzen bada. Gehienez ere 3,50 m garai izanen da haren zolaren kotatik, 193. lurzatian, haren gailurreraino lurzati bakoitzean. Handik goiti itxitura arin bat zutituko da, sare modukoa, edo landare elementuekin edo gisakoekin, guztira 1,80 m egiteraino, gehienez ere.

–Beheko solairuko lurzoru bukatuaren kota gelditzen baldin bada 193. lurzatiarekin muga egiten duen murruaren gailurreko 3,50 m-ak baino garaiago, murruaren sestra mantendu beharko da sakonerako 3,00 m-etan, 193. lurzatiko mugatik neurtuta, han eraiki baita murrua.

Bertzelako oharrak.

–Etxebizitza bakartuak parekatzen ahalko dira:

a) Orokorrean, lurzarien mugak mantentzen direlarik, ondoriozko eraikinek nahitaezko gehieneko lerrokadurak gorde beharko dituzte xehetasun azterlanaren arabera, eta erakinen lerrokadurek, lurzatiekiko muga komunean, bat eginen du lurzatien mugekin, egiazkoa izan dadin eraikinak parekatzeko aukera.

b) 560 eta 561. lurzatien kasu berezian, haien forma, luze-zabal handiagoak eta 561. lurzatiaren berezitasuna direla-eta, gehitzen eta zatitzen ahalko dira, bi lurzatien mugak aldatuz, kontuan harturik Tafallako HAPOko AR-2 banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren txostenaren IX. kapituluko (Araubide juridikoa) 2. puntua (Gutxieneko lurzatia), hitzez hitz erraten baitu:

2.1. Birzatiketa honen ondoriozko lurzati bakoitza gutxieneko lurzati gisa eratuko da, ondoko 2.2 epigrafeak ezartzen duena ukatu gabe:

2.2. Aitzineko 2.1 epigrafean ezarriagatik ere, lurzatiketa honen ondoriozko lurzatiek, oinarrizko unitate berean sarturik badaude eta tipologia berekoak badira, elkartzen eta lurzatitzen ahalko dira, betiere eragiketa horien ondorioz honako hauek baino aprobetxamendu gutiago duten lurzatiak ateratzen ez badira:

A/.–Familia bakarreko etxebizitza bakartu edo parekatuen kasuan, birzatiketa honen ondoriozko lurzatietarik tikienerako oinarrizko unitate bakoitzean ezarritako azalera eta aprobetxamendua izanen dituzte.

B/.–Etxebizitza kolektiboen kasuan, ondoriozko lurzatiek eman beharko dute, gutienez ere, etxebizitzen atari bat bertan egiteko aukera.

Ondoriozko eraikinek xehetasun azterlanaren araberako nahitaezko gehieneko lerrokadurak gorde beharko dituzte, eta erakinen lerrokadurek, lurzatiekiko muga komunean, bat eginen du lurzatien mugekin, egiazkoa izan dadin eraikinak parekatzeko aukera.

–Etxebizitza bakarrak bi lurzati okupatzen ahalko ditu:

Ondoriozko eraikinak bi lurzatiren baturaren eraikigarritasuna eta aprobetxamendua izanen ditu eta gorde beharko ditu xehetasun azterlanaren araberako nahitaezko gehieneko lerrokadurak.

Tarteko lerrokadurak kendu dira; gisa hartara, lerrokadura berria sortu da, hasierako bi lerrokaduren gehienekoen baturarekin bat egiten duena, jatorrizko lerrokaduretatik lurzati komunaren mugarainoko tartea barne dela.

Proposaturiko determinazioak.

Mantentzen dira indarra duen Plan Partzialak esparru honetarako ezartzen dituen determinazioak. Lerrokadurak eta eraikuntzaren morfologia baizik ez da aldatzen, adierazi den bezala eta dokumentuaren plano erantsietan grafiatzen den bezala.

Onesteko egintzaren kontra ondotik ematen diren errekurtsoak aurkezten ahalko dituzte administrazio publiko ez diren interesdunek, haren edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iragarkiaren kodea: L1315460