225. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Akats zuzenketa, 455. lurzatiko 140. etxe-sailaren (San José ikastetxeko eraikina) xehetasun azterlanaren behin betiko onespenean

2013ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22an, 34. poligonoko 455. lurzatiko 140. etxe-sailean (San José ikastetxeko eraikina) Gurutzearen Alaben Kongregazioak sustatu duen xehetasun azterlanaren behin betiko onespenaren iragarkia. Hartan datuak falta zirela-eta akatsa badela oharturik, zuzenketa egiten da, falta zen testua sartuta.

Tafallan, 2013ko azaroaren 5ean.–Alkate udalburua, Cristina Sota Pernaut.

PROPOSATUTAKO ARAUDIA

6.–Antolamendurako proposamena.

(Ikus P.02tik P.04rainoko planoak).

Esku artean dugun eremuak inguruabar bereziak ditu, baita erdigune historikoarekin duen harremanaz den bezainbatean, bai bere kokalekuaz, neurriaz eta aurreikusten ahal den integrazio arkeologikoaz den bezainbatean. Horren ondorioz, indarra duen EHBEPBak proposatzen duen antolamenduarekin, ez zen lortzen hura garatzeko kudeaketak dakartzan kostuak errentabilizatzeko behar diren parametro ekonomikoetara iristea.

Horretarako, eta esku artean dugun etxesailaren trazadura, lerrokadura eta bolumetria posibleei dagokienez aukera desberdinak erabili ondoan (eta, nola edo hala, orubeko goiti-beheiti arkeologikoak aurreratu ondoan), hobetsi zen hartan proposatzen den eraikuntza proposamena, eransten den dokumentazio grafikoan zehazten dena eta jarraian azaltzen dena.

Kontzeptu orokorra da eraikuntza planteatzea, karrika guztietara eta parkera lerrokaturik, izanik gehieneko sakonera eraikigarria 12,60 m, eta gisa horretara okupaturik bere perimetro guztia, baimendurik dauden bi sotoekin.

Sakonera eraikigarri horrekin sortutako etxesaila garatuko da beheko solairua eta goiko bi solairu izanik bere trazaduraren lerrokadura guztietan eta beheko solairua eta goiko hiru solairu, Padre Calatayud pasealekura jotzen duen lerrokaduran eta República Argentina karrikan, 22 m-ko luzeran, indarra duen legerian jasota dagoen bezala.

Solairuetan posible diren erabilerei dagokienez, hobesten dira gaur egungo antolamenduan jasota daudenak; hartara, orokorrean, garajea izanen da sotoetan, merkataritza eta bizitegia beheko solairuetan eta bizitegia goikoetan.

Beraz, honi buruzko araudian jasotzen zen gisara, xehetasun azterlan honekin aldatzen dira eraikuntzaren gehieneko lerrokadurak, hirigintzako parametro ezarriak bertzelakotu gabe, hurrengo atalean justifikatzen den bezala.

7.–Hirigintzako parametroen justifikazioa/konparatzeko azterlanak.

Indarra duen HAPOk udal eremu guztirako inposatzen dituen baldintzez landa –xehetasun azterlan honi eragiten dioten parametroetan sartutzat jotzen baitira– orokorrak guztiz jasotzen dira, baita “Tafallako Erdigune Historikoa Barne Eraberritzeko Plan Berezian” berariaz jasotzen direnak ere.

Goragoko planeamenduan jasotako parametro hauek guztiak betetzen direlako justifikazioa begi-bistakoagoa izan dadin, lauki bat ematen da ondotik, xehetasun azterlanari dagozkionak sartzen dituena. Horiek bat egiten dute EHBEPBan 140. etxesaileko 455. lurzatirako berariaz kontuan hartzen direnekin.

SOTOA -2

2.121 m²

G1 R2 R3

SOTOA -1

2.121 m²

G1 R2 R3

ERDISOTOA

273 m²

T1 R1

BEHEKO SOLAIRUA

1.655 m²

T1 R1

LEHEN SOLAIRUA

1.655 m²

R1

BIGARREN SOLAIRUA

1.655 m²

R1

HIRUGARREN SOLAIRUA

762 m²

R1

GUZTIRA

6.000 m²

XEHETASUN AZTERLANA

ERABILERAK

EHBEPB

Aurreikusia

Bateragarria

Toleratua

G1: Garajeak

R2: Trastelekuak

R3: Etxebizitza guztietarako erabilerak

Erabilera bateragarri eta toleratuak beheko solairuan, eta beheko solairuko erabilera bereko lokal bati fisikoki loturik.

BETETZEN DU

T1: Merkataritza eta hirugarren sektorea

R1: Etxebizitza

A1: Biltegiak.

S1: Elkarte gastronomikoak.

S2: Elkarteen egoitzak.

S3: Josteta eta aisiako erabilera pribatu eta irabazirik gabeak.

T2: Bulegoak.

T3: Profesionalen bulegoak.

T4: Artisautzako lantegiak.

B1: Ostatuak, jatetxeak eta josteta zerbitzuak, espazio publikotik sarbide zuzena dutenak.

G0: Sotoko garajerako sarbidea.

R1: Etxebizitza

T3: Profesionalen bulegoak.

R4: Aldi baterako bizitegia edo eremu komunitarioak.

E1: Irakaskuntza eta akademiak.

Eraikineko solairu bakarra okupatzen ahalko dute, edo solairu bat baino gehiago lokalek elkarrekin lotura fisikoa badute baina espazio publikotik sarbide bana badute.

Onesteko egintzaren kontra ondotik ematen diren errekurtsoak aurkezten ahalko dituzte administrazio publiko ez diren interesdunek, haren edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iragarkiaren kodea: L1315457