225. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

07/2013 eta 08/2013 aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2013ko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, aldaketa hauek hasiera batean onetsi zituen aurrekontuan: 07/2013 eta 08/2013, 2013ko udal aurrekontukoak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ribaforadan, 2013ko azaroaren 13an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1315836