222. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Udal ordenantza, Agoizko Udalaren hilerriaren erabilera
arautzen duena. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2013ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Agoizko Udalaren hilerriaren erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2013ko azaroaren 8an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1315716