222. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LLEIDAKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 103/2012 prozedura

Juan Fco. Alfonso Quebraollak eskaturik, betearazpenak direla-eta, Destrupack, S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu diren 103/2012 autoetan erabakitakoari jarraikiz, auto hauetan 2013ko urriaren 16an emandako ebazpena jakinarazten zaio Destrupack, S.L.ri, non den jakiterik ez baitago. Ebazpenak xedapen zatian hauxe dio, hitzez hitz:

Destrupack, S.L.ren legezko kaudimengabezia deklaratu ondoren, orain bidezkoa da legezko kaudimengabeziako printzipalaren zenbatekoa 393,16 eurora jaistea. Legezko kaudimengabezia hori behin-behinekoa izanen da ondorio guztietarako; artxiba bitez jarduketak dagokien liburuan idatzoharra egin ondoren, deusetan galarazi gabe betearazpen-prozedurari jarraipena ematea, betearazpenpeko alderdiaren ondasun gehiagoren berri jakiten bada.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean (hala ere, erabakitakoa beteko da). Jakinarazpenaren biharamunetik hasita hiru egun balioduneko epean aurkeztu behar da errekurtso-idazkia, non errekurtsogilearen ustez egin den arau-haustea azalduko baita. Baldintza horiek bete ezean errekurtsoa ez da onartuko (LJALaren 186. eta hurrengo artikuluak).

Errekurtsoa jartzeko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Baneston irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen 3280/0000/64/0103/12 kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa egiteko gordailua egin beharretik salbuetsita daude aipatutako xedapeneko 5. atalean sartutakoak, doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak eta Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradun edo langile direnak.

Eta hau irmo bihurtzen denean, ziurtagiria egin bedi eta eman bekio alderdi betearazleari, Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurrean ondorioak sor ditzan.

Hori erabaki eta sinatzen dut.

Eta goian aipatutakoari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, helbidea non duen jakiterik ez baitago, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten diot hemendik aurrera jakinarazpenak epaitegiko iragarki-lekuan eginen direla, autoenak edo epaienak izan ezik.

Lleidan, 2013ko urriaren 16an.–Ordezko idazkaria, Sergio Bellido Hernandez.

Iragarkiaren kodea: J1315074