222. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 6010/2012 falta-judizioa. 90/2013 epaia

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, kondena-epaia eman dela Santiago Guembe Villaroren aurka eta hura bulego hauetan dagoela haren eskura. Jakinarazten zaio epaia ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Eta Santiago Guembe Villarori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko urriaren 29an.–Idazkari judiziala, Luis Jiménez Alonso.

Iragarkiaren kodea: J1315064