222. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1066/2012 falta-judizioa

Josune Ardanaz Domench andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Fede eta lekukotza ematen dut: 1066/2012 falta-judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako epaia. Hona hemen, hitzez hitz, haren idazpurua eta epaitza:

75/2013 epaia. Agoitzen, 2013ko uztailaren 8an.

Ana José Añón Montón andreak, Agoizko eta bere barrutiko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile ordezkoak, lesioak direla-eta bideratu diren 1066/2012 falta-judizioaren autoak aztertu ditu. Fiskaltzak parte hartu du. Alderdi salatzaile gisa Ecaterina Rahela Radu andrea aritu da, eta alderdi salatu gisa Antoniu Ciurariu eta Andrés Rodríguez Cortés jaunak.

Epaitza:

Antoniu Ciurariu eta Andrés Rodríguez Cortés jaunak absolbitu egiten ditut salatutako egintzetatik, adierazpen guztiak aldekoak direla, eta prozesuko kostuak ofizioz ordaindu behar direla deklaratzen dut.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta adierazi, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 790.etik 792.era bitarteko artikuluekin loturik 976. artikuluan xedatutakoaren arabera, haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, bost eguneko epean, epaitegi honi berari zuzendua, Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatz dezan; eta epaiaren lekukotza egin bedi, autoei erantsita geldituko dena. Jatorrizkoa epaien liburuan gordeko da.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta jasota geldi dadin eta Antoniu Ciurariuri jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Agoitzen, 2013ko urriaren 18an.–Idazkari judiziala, Josune Ardanaz Domench.

Iragarkiaren kodea: J1315030