222. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 998/2013 falta-judizioa

Josune Ardanaz Domench andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Fede eta lekukotza ematen dut: 998/2013 falta-judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako epaia. Hona hemen, hitzez hitz, haren idazpurua eta epaitza:

123/2013 epaia. Agoitzen, 2013ko urriaren 17an.

Ana José Añón Montón andreak, Agoizko eta bere barrutiko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile ordezkoak, maula-falta bat dela-eta bideratu diren 998/2013 falta-judizioaren autoak aztertu ditu. Honako hauek hartu dute parte: Fiskaltza, akzio publikoa ordezkatuz, Sandra Yannet Penuela Varila andrea, Noaingo Cepsako gasolindegia ordezkatuz, alderdi salatzaile gisa, eta Patrik Alexandru Udriste jauna, alderdi salatu gisa.

Epaitza:

Epaitza: Patrik Alexandru Udriste jauna kondenatzen dut, maula-falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, hilabete bateko isuna ordaintzera, egunero 8 euroko kuota, hain zuzen; hortaz, guztira 240 euro. Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, ordaindu gabe utzitako bi kuotako egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio; halaber, Noaingo Cepsa gasolindegiari 59 euro emanen dizkio kalte-ordain gisa, eta prozedurako kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Epai honen kontra apelazio-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua. Horretarako idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost eguneko epean, epai hau jakinarazten denetik hasita.

Beraz, epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta jasota geldi dadin eta Patrik Alexandru Udristeri jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Agoitzen, 2013ko urriaren 18an.–Idazkari judiziala, Josune Ardanaz Domench.

Iragarkiaren kodea: J1315027