222. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Gobernu Idazkaritza. Ediktua. Bake epaileen izendapenak

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2013ko urriaren 28ko bilkuran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan eta horiekin bat datozen Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren artikuluetan xedatutakoarekin bat, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Seigarrena.–Kasedako Bake Epaitegia: José Blas Otano Iturri (NANaren zenbakia: 15.837.006-B), eta Emilio Sola Abaurrea, (NAN zenbakia: 33.438.038-U), bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Zazpigarrena.–Arguedasko Bake Epaitegia: Rosa Ana Guallar Bienzobas, (NANa: 16.019.068-M), bake epaile ordezkoa.

Zortzigarrena.–Berriozarko Bake Epaitegia: Juan Manuel Cabeo Cabrera, (NANa: 27.512.337-J), bake epaile ordezkoa.

Izendatzeko erabaki horien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2013ko urriaren 28an.–Gobernu idazkaria, Mercedes Vitrián Arigita.

Iragarkiaren kodea: J1315120