222. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ur hornidura, saneamendu eta gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Hasierako onespena

Mankomunitateko kideen batzarrak, 2013ko azaroaren 13an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen “Ur hornidura, saneamendu eta Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak ematen dituen gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala”, udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da erabakiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta hogeita hamar egunean Mankomunitateko iragarki oholean paratuta, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betikoz onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Larraintzarren, 2013ko azaroaren 13an.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Tornaría Iguelz.

Iragarkiaren kodea: L1315889