222. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Eraulgo UE5 unitatearen birzatiketa eta kudeaketa hitzarmena, unitateko aprobetxamenduaren %10a eskudirutan ordaintzeko. Behin betiko onespena

Udalak 2013ko azaroaren 8ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen hitzarmena, Deierriko Udalaren eta UE5 unitateko sustatzailearen artekoa, hain zuzen ere unitateko aprobetxamenduaren %10a eskudirutan ordaintzeko.

Alkatetzak, 2013ko azaroaren 8an eman ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi ziren Eraulgo UE5 unitatearen birzatiketa eta urbanizazioa, hasierako onespenetik hona aldaketarik egin gabe.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aritzalan (Deierri), 2013ko azaroaren 8an.–Alkatea, Luis Albéniz Echeverria.

Iragarkiaren kodea: L1315689