222. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Kudeaketa hitzarmena, Ziritzako Casestasko 27. poligonoko
55. lurzatiaren %10 eskudirutan ordezkatzeko. Hasierako onespena

Udalak, 2013ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kudeaketa hitzarmena, 27. poligonoko 55. lurzatiaren aprobetxamenduaren %10 eskudirutan ordezkatzeko. Hitzarmen hori Deierriko Udalaren eta Karmelo Bizkarra Biztegiren artean sinatu da. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Aritzaletako eta Aizkoako Kontzejuei nahiz ukitutako jabeei jakinaraziko zaie. Inork ez badu epe horretan alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Deierrin, 2013ko azaroaren 8an.–Alkate udalburua, Luis Albéniz Echeverria.

Iragarkiaren kodea: L1315688