222. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

2, 3, 4 eta 5. aldaketak 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2013ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2013ko aurrekontuan aldaketak egiteko 2, 3, 4 eta 5. espedienteak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Atarrabian, 2013ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Pedro Gastearena.

Iragarkiaren kodea: L1315702