222. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzea

Mendabiako Udalak, 2013ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko 19/2013 Foru Legearen 6. artikuluan ezarritakoarekin bat, erabaki du:

1. Udal honetako lan-kontratudun finkoak, I. eranskinean agertzen direnak, sartzea Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, adierazirik lanpostua, maila, antzinatasun onartua eta bakoitzari dagokion funtzionario gradua, ondorioak 2013ko ekainaren 30etik aitzina dituela.

2. I. eranskinean aipaturik funtzionario bilakatzen diren langileek segituko dute orain arte aplikatzen zitzaien sistemarekin gizarte segurantzari eta aurreikuspen sozialei dagokienez, eta orobat segituko orain arte betetzen zuten lanpostuari atxikirik.

3. Langile hauei aplikatuko zaizkien ordainsariak izanen dira Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuan eta hura garatzen duten xedapenetan funtzionarioendako ezartzen direnak.

4. Erabaki hau interesdunei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, bere eranskinarekin batean.

I. ERANSKINA

1.–Jacinto Aranega Liria.

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua.

–D maila.

–Antzinatasuna: 09-03-23.

–Funtzionario gradua: 1.

–Bosturtekoak: 0.

2.–Ramón Caspe Sainz.

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua.

–Maila: D.

–Antzinatasuna: 07-02-06.

–Funtzionario gradua: 2 (13-09-06).

–Bosturtekoak: 1.

3.–José Antonio Díaz de Cerio Crespo.

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua.

–Maila: D.

–Antzinatasuna: 09-03-09

–Funtzionario gradua: 1.

–Bosturtekoak: 0.

Mendabian, 2013ko azaroaren 12an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1315742