222. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean sinaturiko esparru-hitzarmenari atxikitzea

Salvador Garín Zabala naizen honek, Iguzkitzako Udala ordezkatuz,

ADIERAZTEN DUT:

Iguzkitzako Udalak, 2013ko ekainaren 4an egin osoko bilkuran, eskatu zuen atxikitzea Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean herritarra artatzeko eredu bateratuaren sarea ezartzeko Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Gobernuaren artean 2010eko abenduaren 15ean sinaturiko esparru-hitzarmenari. Hura 2011ko 44. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean, baita 2011ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, martxoaren 18an.

Horrenbertzez,

ADIERAZTEN DUT:

Iguzkitzako Udalaren borondatea, haren ordezkaritza baitut, aipatu esparru-hitzarmenari atxikitzeko, haren ondoriozko betebeharrak gure gain harturik eta klausula guztiei loturik.

Estatuko Administrazio Orokorrak eta Nafarroako Foru Komunitateak 2013ko abenduaren 15ean sinatutako hitzarmenaren hamabigarren klausulan ezarritako prozedurari jarraikiz, 2013ko urriaren 1ean oniritzia eman zaio administrazio esku-hartzaileek eskatutako atxikimenduari, eta bidezko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iguzkitzan, 2013ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Salvador Garín Zabala.

Iragarkiaren kodea: L1315733